Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Martxan da 2019ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa

Aurten proposatutako gaia ‘Tolosa berdea’ da eta uztailaren 15a bitarte lanak aurkezteko epea dago

2018(e)ko ekainaren 9a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Iazko irabazleak.

Iazko irabazleak.

Galería Noticia

Iazko irabazleak.

Tolosa- 2019ko Tolosako Egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko lehiaketa zabaldu du Udalak. Aurtengo gaia Tolosa berdea da eta argazkiak bidaltzeko aukera uztailaren 15a artekoa izango da.

Lehiaketa proposamenak aurkeztu nahi dituzten guztiei irekita dago, eta herritarrek argazki gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute. Epaimahai batek 40 argazki aukeratuko ditu uztailaren 15a bitarte aurkeztutako guztien artean, eta horietatik herritarren bozka gehien jasotakoa izango da egutegiko azaleko argazki nagusia. Ostean, epaimahaiak aukeratuko ditu hilabete bakoitzeko argazki bana, hau da, guztira hamabi. Bozka eman dutenen artean sari bat zozketatuko da.

SariakSariei dagokienez, irabazlearen argazkia egutegiko azalean agertuko da eta 600 euroko diru-saria ere jasoko du. Hamabi finalisten argazkiak ere egutegian izango dira eta bakoi-tzak 200 euroko diru-saria izango du.

Argazkiak www.tolosa.eus web orriko Tolosanklisk atalaren bidez igo behar dituzte parte hartzaileek. Formatuari dagokionez, etzanak edo horizontalak izan daitezke, baina beti ere 2 Mb eta 10 Mb bitarteko pisukoak. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bost argazki aurkeztu ditzake.

40 argazki finalistak zeintzuk diren irailaren 7an jakingo da eta ikusleen bozketa irailaren 8tik 23ra gauzatuko da. Azenik, argazki irabazleen aurkezpena urriak 1ean egingo da. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902