Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Laguntzaileak, madalenetarako

Festetan lana egiteko eskakizunak ekainaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira Errenteriako ZU! bulegoan

Sábado, 9 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:04h

Madalenak

Galería Noticia

Madalenak

Errenteria- Urtero legez, Errenteriako Udalak madalenetako laguntzaileak kontratatzeko prozesua ireki du eta izena emateko epea ekainaren 18an bukatuko da.

Festetako langile hauen baldin-tzak 18 urte beteak edukitzea kontratuaren hasierako datan, langabezian egotea kontratuaren hasierako datan, eskola ziurtagiria edota maila altuagoko titulazio akademiko baten jabe izatea eta euskaraz elkarrizketa bat izateko gauza izatea.

Azkeneko eskakizun hau bete-tzeko xedez, hautatuak suertatzen diren pertsonak deituak izango dira udal euskaltegian elkarrizketa bat edukitzeko. Aurrekoa hala izanik ere, ez dute azterketarik egin beharko 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliakidea egiaztatua duten pertsonek eta 2011tik 2017ra izandako deialdietan, helburu bererako eginiko euskara-froga gainditu zutenek.

Gainera, hautatua izan ahal izateko, lanpostuaren beraren eginkizunak normal betetzea galeraziko lukeen eritasunik eta tatxa fisikorik nahiz psikikorik ez eduki-tzea eta disziplinazko espedientea dela medio, Estatuko, Autonomi Elkarteko nahiz udal erakundeen menpeko lanetik banandua ez izana, ezta herri eginkizunetan ari-tzeko ere, eskatzen da.

Lehentasuna izango dute Errenterian gutxienez hiru hilabete erroldatuta daramatenek. Eskabideak, NAN, titulu akademikoa eta euskarako tituluaren fotokopiekin batera (azken hau, duenak), ZU!n aurkeztu beharko dira.

Zozketa hilaren 27an egingo da, emaitza www.errenteria.eus web orrian eta iragarki oholtzan argitaratuko delarik. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902