Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur Orratxek bere 20. urteurrena ospatuko du

Lezo Herri Eskolako jolastokian ‘Gau Festa’ izeneko antzezlana eskainiko du

2018(e)ko ekainaren 9a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Lezo- Aurten Lezoko Orratx! an-tzerki taldeak 20 urte betetzen ditu. Horren arrimuan ospakizun berezi bat antolatu du, Gau Festa izeneko ikuskizuna. Antzerki emanaldi hau gaur Lezo Herri Eskolako jolasgune aterpetuan eskainiko du.

Festa giroan murgiltzen hasteko eta emanaldia goxatzen joateko, 21.00etan kontzertu txiki bat eskainiko dute eta 22.00etan izango du Gau Festa emanaldiak hasiera.

“Zalantzarik gabe, gau berezia izango da, eta eskualdeko antzerki zale guztiak daude gonbidatuak, bereziki Lezoko herritarrak. Baita komunikabide guztiak ere”, adierazi dute Udaletik.

Duela hamarkada bat, 2008an, antzerki taldeak hamargarren urteurrena ere Markesanen ospatu zuen eta orduko esperientzia oroimenean izanik, oraingoan ere herriari kultur ekarpena egin nahi dio. 22.00etan eskainiko den obra, urte hauetan guztietan zehar egin dituzten obren esketxak hartuta prestatu dute. Horrela, taldearen ibilbidearen inguruko bidaia bat izango da, herritarrek modu dibertigarrian ikus dezaten antzerki munduan Orratx! antzerki taldeak egin duen lana. - A.M.

etiquetas: lezo, orratx, urteurrena


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902