Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Haur eta Guraso Taldeak festa egingo du bihar, Aginagan

11.00etatik 14.00etara jolasak egongo dira eta ondoren bertan bildutako guztiek paella jango dute

2018(e)ko ekainaren 9a, larunbata - 06:04etan eguneratua

zumarraga- Urretxu eta Zumarragako Haur eta Gurasoen Taldeak Familien Festa egingo du bihar Aginaga auzoan. 11.00etatik 13.00etara haurrek adinen arabera banatuta jolastuko dute eta 13.00etatik 14.00etara, denek elkarrekin. Ondoren, paella jana egingo dute.

Talde hau haurrentzat eta gurasoentzat topaleku bat lortzeko sortu da. Duela hilabete batzuk egin zuten lehen bilera. Igandekoa beraien lehen ekitaldia da. “0-6 urteko haurren gurasoei beraien-tzat toki egokirik ez dagoela irudi-tzen zaigu. Eguraldi txarra egiten duenean tabernetara edo pilotalekura joan beharra dugu eta horiek ez dira haur txikiekin egoteko leku egokiak. Lokal bat behar dela uste dugu”, aipatu du Ander Kerejetak.

Taldeko kideak dagoeneko Urretxu eta Zumarragako Udal ordezkariekin elkartu dira. “Udalei gure proposamena gustatu zaie. Leku egokirik ez dagoela onartu dute eta gaia landuko dutela agindu digute. Ea udalen bitartez lokal bat lortzen dugun”.

Ekintza ezberdinak Bertan ekin-tza asko antolatu daitezkeela uste dute. “Sormen tailerrak egin daitezke, heziketa gaiak landu… Lokala familia guztiei zabalik egongo litzateke eta euskara izango luke ardatz. Haurrek eskolatik kanpo ere euskaraz egiteko balioko luke. Eta gurasoak elkartzeko”, azaldu du.

Gipuzkoako hainbat hiri eta herritan halako lokalak dituzte dagoeneko. Donostiako Intxaurrondo auzoan (Intxaurgune) eta Aretxabaletan (Kukumiku kultur elkartea), besteak beste. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902