Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLAK

Kirola eta bertsoa, aurrez aurre

Gaur arratsaldean Legorretan Odei Lopez herritarrak eta Imanol Iruarriz ordiziarrak apustua egingo dute

2018(e)ko ekainaren 8a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Imanol Iruarriz eta Odei Lopez, aurrez aurre.

Imanol Iruarriz eta Odei Lopez, aurrez aurre. (A.V.)

Galería Noticia

Imanol Iruarriz eta Odei Lopez, aurrez aurre.

legorreta- Kirola eta bertsolaritza uztartuko dituzte gaur arratsaldean Legorretako Herri Antzokian. Hain zuzen ere, apustu bat egingo dute 19.30etan hasita. Bertan, Odei Lopez legorretako pisu jaurtitzailea eta Imanol Iruarriz errugbi jokalari ordiziarra lehiatuko dira. Lehia bizia espero da, biak oso kirolariak eta indartsuak direlako. Honako erronka izango dute aurrean: banku batean etzanda pisu gehien jasotzen duen kirolaria izango da irabazlea.

Apustua aurkeztu eta anima-tzeko, berriz, goi mailako bi bertsolari ere izango dira bertan: Andoni Egaña eta Oihana Iguaran.

Goierriko gazte hauen apustua ikusteko sarrerak 3 euro balioko du eta Insausti eta Olaso tabernetan daude salgai. Era berean, ondoren afaria egingo dute Aldapa Handin, 21.30ean. Desafiora eta afarira joan nahi dutenek 15 euroan eskuratu dezakete txartela. Apustu honek alde solidarioa izango du, izan ere, Legorretatik Mundura Gobernuz Kanpoko Erakundea Hondurasko La Nora kolonian ari da lanean, eta eskuratutako diru guztia bertara bideratuko dute. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902