Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Goierriko turismoaren kudeaketa, eredu

Goitur, goierriko turismo agentzia, hainbat kongresutan izan da bertako ardatz estrategikoak ezagutzera ematen

M. Aranbururen erreportajea eta argazkia - Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Iaz, Ordiziako azoka bisitatu zuten munduko foro turismo gastronomikoaren III. edizioko partaideek.

Iaz, Ordiziako azoka bisitatu zuten munduko foro turismo gastronomikoaren III. edizioko partaideek.

Galería Noticia

Iaz, Ordiziako azoka bisitatu zuten munduko foro turismo gastronomikoaren III. edizioko partaideek.

Goierrira urtero milaka lagun etortzen dira eskualdeak duen eskaintza zabalaz gozatzera. Era berean, Goitur, Goierriko Turismo agentziak eskualdea ezagutzera emateko hainbat kongresutan ere parte hartzen du. Horren adibide da “Europako Landa Turismoko Kongresuan” parte hartu dutela duela bi aste. “Aurtengo Kongresua Errioxako Arnedillo herrian ospatu da eta bertara gonbidatu gaituzte Goierriko kudeaketa turistikoa azaltzeko helburuarekin”, nabarmendu du Goiturreko zuzendari den Niko Osinaldek eta hala nabarmendu ditu horren arrazoiak: “guri gonbidatzeko interesa bi arrazoiengatik etorri da: batetik, gastronomia eskualdeko garapen turistikorako ardatz bezala erabiltzeagatik, eta bestetik, gure kudeaketa publiko-pribatuarengatik;200 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Kongresu honetan eta guztiz positiboa izan da gure parte hartzea, kudeaketa turistikoaz aritzeaz gain, Goierri, destino turistiko bezala aurkezteko ere balio izan digulako hemengo eta atzerriko hizlarien aurrean”.

eragile turistikoakBestalde, datorren astean, ekainaren 12tik 13ra Lleidako Pallars Jussà eskualdeko 20 eragile turistiko Goierrin izango dira bertako garapen turistikorako eredua ezagutzera, hango Eskualdeko Kontseiluak antolaturiko bidai batean. Modu horretan, alojamenduetako jabeak, turismo teknikariak eta sektoreko beste ordezkari ba-tzuk gerturatuko dira Goierrira. Goitur agentziatik adierazi dutenez, honako gaietan jarri dute interes berezia: Goiturren barne kudeaketan, mahai turistikoetan, produktu gastronomikoetan, Trail Estazioan eta promoziorako ekintza berezietan. Bisitan Goiturren funtzionamendua aurkezteko hitzaldi bat ere emango dute, baina horrez gain, Idiazabal, Segura, Zerain, Ordizia eta Zegama bisitatuko dituzte bisitariek, Goierri sakonean ezagutzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902