Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Musika Eskolak kontzertu berezia eskainiko du Bulebarrean

Hilaren 21eko Musikaren Europako egunerako hitzorduaz gain, beste 19 emanaldi antolatu ditu

Viernes, 8 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

donostia- Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak 20 kontzertu prestatu ditu datozen asteotan hirian zehar ikasturte bukaera dela eta. Gainera, hilaren 21ean Musikaren Europako Eguna denez, emanaldi berezia eskainiko dute Bulebarrean: big band bat eta musika modernoa lantzen duten ikasleak arituko dira kioskoan doinu horiek erakargarriagoak direla eta.

Bestalde, Intxaurrondon, Loiolan, Gazteszenan, Victoria Eugenian, Antzoki Zaharrean eta hiriko beste hainbat tokitan arituko dira udal eskolako ikasleak gaurtik (Intxaurrondon 18.00etan piano saioa eta Loiolako Erriberetan 19.00etan Banda Gazte) ekainaren 22ra bitartean.

Kontzertu hauen kartela ere aurkeztu zuten atzo, Ceinproko Irune Elizegi eta Xabier Isastiren lana hain zuzen ere: Donostiako eta Europako kolore urdina ardatz, hainbat instrumentu jasotzen ditu irudiak, baita hiriko eraikin ezagunenen perfilak ere. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902