Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ekintza ugari izango dira biharko Andutz eguna ospatzeko

Mendizale gazteentzako opariak, salda eta txorizoa eta erromeria egongo dira 11.00etatik aurrera

2018(e)ko ekainaren 8a, ostirala - 06:03etan eguneratua

deba- Debako Burdin Kurutz mendi taldeak urtero antolatzen duen Andutz egunaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango da bihar izen bereko mendian.

Urtero bezala, aurtengo mendi irteeretan parte hartu duten ikasleek irabazitako sariak jasoko dituzte Urritzan (11.00etan) eta horren ondoren txorizoa eta salda banatuko da gerturatutako guztien artean. Gainera, jardunaldia girotzeko Naiara Mantzisidor eta Nahia Agirregabiria trikitilariekin erromeria izango da bertan.

Bestalde, hainbat lagunek kanpaldia egingo dute gaur gauean, Andutz eguneko bezperan, Urritzako lepoan. Izena eman dutenek 18.00etan aterako dira Itziarko frontoi paretik, lagun arteko giro onean gau ezberdin bat igarotzeko. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902