Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Beñat Ibaieta Orioko Mutiozabal Ontziolako arduraduna eta Euskal bateleroen zuzendaria

“Mutiozabal altxor bat da, Gipuzkoan gelditzen den azken ontziola baita”

EHUk Udako Ikastaroen baitan, Orioko Mutiozabal ontziola izango dute gaur (Arraunetxen, 18.00) hizpide Lourdes Odriozolak eta Beñat Ibaieta zumaiarrak

Ane Roteta - 2018(e)ko ekainaren 7a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Beñat Ibaieta

Beñat Ibaieta

Galería Noticia

Beñat Ibaieta

Orio- ‘Mutiozabal ontziola: euskal itsas ondarearen azken altxorra’ du izena gaur eskainiko duzun hitzaldiak. Zergatik da azken altxorra?

-Mutiozabal familiak emandako dokumentu sorta, aurkitutako planoak, ontziola, eta azken urteetan egindako lanen ondorioz lortutako informazioa altxor bat da, eta itsas ondarearen barruan, erloju bonba bat da;izan ere, Gipuzkoan gelditzen den azken ontziola da. Ontziolak izan diren egitura batzuk badaude, baina Mutiozabalen dokumentazioa eta barruan dagoen ondare materialak ez dauka parekotasunik, ez dago horrelako beste bildumarik. Gaur egun Europan horrek izugarrizko garrantzia du, duela bi mendeetako ontzien planoak esku artean izatea altxor bat baita. Zentzu horretan, on-tziolak itsas ondarearen motorrak dira, eta motor horiei esker sortu dira itsasontziak. Ontzi horiek sortu direlako behar izan dira marinelak, arrantzaleak, saregileak eta abar. On-tziolek sortu dute egun ezagutzen dugun itsas ondarearen katea, eta motor hori martxan jartzeko Mutiozabal izan da gakoa, argi eta garbi.

Zer jorratuko duzu hitzaldian?

-Lehendabizi Lourdes Odriozolak Oriako ibaiak ontzigintzan izandako garrantzia azpimarratuko du. Lan sakona egin duen historialaria da eta Orioko historiaren gainean, eta Mutiozabalenean bereziki, irakasle onena da niretzat. Ondoren, Mutiozabaldarrek ontziola alokatu zutenetik aurrerako historia kontatuko dut. Momentu hauetan ontziola berreskuratzen ari gara, eta ontziolak egiten hastea falta zaigu.

Mutiozabalek itsas ondarearekin lotura zuzena du, baina Oriok ere harreman handia du itsasoarekin.

-Bai, Oriok lotura handia izan du beti itsasoarekin, eta itsasoarekin harremana duten gauza guztiekin;hala nola, kontserba, saregintza, arrantza eta txalupak. Bestalde, Oriok arraunarekiko duen zaletasuna aski ezaguna da eta, horrez gain, Alde Zaharrean naoen petroglifoak ikus daitezke. Horrek guztiak balio handi bat du Euskal Herriko itsas ondarean eta guzti horri dibulgazioa eman behar zaio jendeak gure kultura zein den jakiteko, gure kostaldeko herri guztiak arrantzaleak izan baitira eta hori jendeak ahaztuta dauka. Iruditzen zait gaur egun hori ez dagoela irudikatuta gure egunerokotasunean, eta gehiago izan gara itsasoan lehorrean baino. Beraz, garrantzitsua da jendeari azaltzea ontziola altxor bat dela eta altxor horri orain zukua atera behar diogu. Eusko Jaurlaritzak ontziola kultur ondare bezala izendatzea pauso handi bat izan da eta, ondorioz, Orioko Udalak gaur egun monumentu bat gehiago dauka herrian.

Mutiozabalen inguruko proiektua enkargatu zizun Orioko Udalak eta zenbait lan ere egin dira. Zertan da aurkeztutako proiektu hori?

-Lehendabizi egin nuen lanean Udalari ohartarazi nion zer zeukan esku artean, eta ontziolaren balio handi-tzearen proiektu bat egin nuen. Iaz, berriz, erabilpenei buruzko proiektu bat aurkeztu nuen, eta ideia horiek aktibatzea da asmoa. Egindako proposamenen artean dago Orioko Udalak Azkoitiko Lanbide Eskolarekin batera ontziola konpontzea;izan ere, arotza izateko ikasketak egiten nabil. Beraz, hitzarmena sinatzekotan daude, eta behin hori eginda hasiko ginateke ontziolak ustelduta dituen zurak aldatzen eta egitura berriak egiten. Azken finean, lehen zena berreskuratu nahi dugu eta leku hori biziberri-tzea da asmoa. Gaur egun usadiozko ontzien erabilera oso hedatuta dago Europan zehar, eta aukera hori zabaldu nahi diogu gizarteari, eta horrelako ontzietan nabigatzeak zer balore mugitzen dituen erakutsi nahi dugu.

Itsas ondarearen nolabaiteko erreferente bat bilakatu nahi duzue Mutiozabal, ezta?

-Bai, estandarte bat. Gustatuko litzaiguke mugak apurtzea eta mundu guztira hedatzea, eta Euskal Herrian dauden beste zenbait herriekin batera itsas ondarearen mapan sartzea.

Zein epetan uste duzu izango dela errealitate zuen egitasmoa?

-Orain ondoko eraikina konpontzen hasi behar dute, eta ontziolaren hegoaldeko fatxadari berrikuntzak egingo dizkiote. Behin hori eginda, barrutik egokitu eta sartuko ginake ontziak konpontzera. Hurrengo udaberrirako posible izatea espero dut.

Zerbait gehiago esan nahi duzu?

-Inguruko eta oriotar guztiak animatu nahi ditut hitzaldira. Bestalde, Euskal Bateleroen Elkartetik Batelero Eguna antolatzen dugu eta aurten Orion egingo dugu, uztailaren 28 eta 29an. Bertan 20 bat ontzi elkartuko gara eta programazioa prest daukagunean zabalduko dugu.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txoko kuttuna. Mendata, Zumaia eta Deba artean, kostaldean, gelditzen den txokoa.

Paisaia idiliko bat. Kantauriko kostaldea itsasotik barrena ikusita. Itsasotik ikusten dena beste ikuspegi bat da eta hori da polita.

Mendi bat. Txindoki.

Hondartza bat. Zumaiako Itzurun hondartza esango dut.

Festa edo ospakizun bat. Zumaiako santelmoak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902