Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
kultura

Literatura eta musika elkarrekin, Beasainen

Beasaingo BHI institutuaren 50. urteurrenaren harira ostiralean egingo dute saioa ‘Xabier Lete gogoan’ izenpean

2018(e)ko ekainaren 7a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Beasain BHI institutuko ikasleak, irteera batean.

Beasain BHI institutuko ikasleak, irteera batean.

Galería Noticia

Beasain BHI institutuko ikasleak, irteera batean.

beasain- Ekintza ugari antolatu ditu Beasaingo BHI institutuak 50. urteurrenaren harira. Besteak beste, ikasle izan direnek hitzaldiak eskainiko dituzte, nork bere eremuan. Ostiral honetarako ere ekitaldi berezia antolatu dute eta kasu honetan, musika izango da nagusi. Hain zuzen ere, 18.30ean hasita musika eta literatura uztartuko dituen ekitaldia antolatu dute Igar-tzako jauregian. Xabier Lete gogoan jarri diote izenburua emanaldi honi eta jakinarazi dutenez, “denboraz eta mimo handiz prestatutako ekitaldia da”.

Ostiralerako Xabier Leteren 15 poema aukeratu dituzte eta Irati Goikoetxea beasaindar idazleak egingo ditu aurkezpen eta lotura lanak. Saio honetan parte hartuko duten musikariak besaindarrak izango dira, oso ezagunak eta maila handikoak. Batetik, Karlos Gimenez pianojolea eta sortzailea izango da eta bestetik, Martin Kortaberria biolinjolea.

Bi musikari hauek lagunduta bederatzi poema kantatuko dituzte Maria Redondo, telebistako Bagoaz! lehiaketako irabazle legazpiarrak eta Ander Sarriegi beasaindarrak.

Errezitatzaileak, berriz, Irati Goikoetxea bera, Maddi Aiestaran beasaindar idazle eta bertsolari gaztea eta Gabino Murua Gabiriako irakasle ohia izango dira. Musikaz lagundurik errezitatuko dituzten poemetako batzuk honakoak izango dira: sinisten dut, neguan izan zen, baztango lurra, aberri ilunaren poema eta esku hutsik hiltzen gara.

Bestalde, hilaren 16an bukatuko ditu institutuak 50. urteurren honetako ekitaldiak, eta horretarako atzoko eta gaurko ikasle, irakasle eta gurasoekin egingo dute herri bazkaria. Txartelak salgai daude Beasainen Bideluze, Black Label, Guria, Kuluska, La Goleta, Lauburu eta Plazape tabernetan, Ordizian Amonanen, eta institutuan, Txindoki egoi-tzan eta Loinazpe egoitzan. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902