Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Udan ere Mintzalagun programa martxan

Udan euskara praktikatu nahi dutenek ekainaren 20ra arte izango dute izena emateko aukera

2018(e)ko ekainaren 6a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Zarautz- Mintzalagun programaren bidez, aurten ere udan euskara praktikatzeko aukera izango dute Urola Kostako herritarrek, eta izen-emate epea zabalik datorren ekainaren 20ra arte.

Argibideak jaso nahi dituztenek, Urola Kostako AEK euskaltegiarekin edo Zarauzko Udal Euskaltegiarekin jarri beharko dute harremanetan, 625 485 215 telefonora deituta edo urolakosta@aek.org-era idatzita. Horretaz gain, mintzalagun.blogspot.com webgunea kontsultatu daiteke.

Ikasturte amaierako ekitaldiaAurtengo ikasturteari dagokionez, amaitutzat eman dute dagoeneko, eta ikasturte amaierako ekitaldia Zarautzen bertan egingo dute, Andoni Egañarekin solasean saioarekin. Emanaldia bihar egingo dute, 18.30etik aurrera Antoniano Aretoan. Ohi bezala, urritik ekainera mintzalagun programan parte hartu duten guztiak elkartuko dira. Guztira, 22 taldetan elkartuta, 90 pertsona inguru ibili dira mintzalagun progarman ikasturtean zehar, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian.

Eskualdean 2009 urtean ekin zioten Mintzalagun Programari, eta hasiera batean ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta Udalena izan bazen ere, programari jarraipena ematen diote Urola Kostako AEK-k, Zarauzko Udal euskaltegiak eta udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbi-tzuek. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902