Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gurutze auzoan lur azpiko garajeak eraikiko dira

Lazkaoko Gurutze auzoan 34 garaje eraiki ahalko dituzte gehienez ere

M. Aranburu - Miércoles, 6 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Lazkaoko Gurutze auzoko artxiboko irudia.

Lazkaoko Gurutze auzoko artxiboko irudia.

Galería Noticia

Lazkaoko Gurutze auzoko artxiboko irudia.

lazkao- Lazkaoko Gurutze auzoa eraberritzeko lanekin jarraituko du Udalak. Behin Agauntza erreka eta Gurutzeko 1-6 dorreen arteko eremuan urbanizazioa berritzeko obrak amaitu dira eta orain, Guru-tze 1-2 pareko plazan lur azpiko garajeak eraikitzeko eta inguru horretako urbanizazioa berritzeko proiektua eta kontratazio espedientea onartu ditu Lazkaoko Udalak maiatzeko Osoko bilkuran.

Duela bi urte, 2016. urtean, Guru-tze auzoan lur azpiko garajeak eraikitzearen bideragarritasuna kontrastatze aldera, garajeak eraikiz gero, herritarren aldetik garaje horiek eskuratzeko egon zitekeen interesa ezagutzeko prozedura jarri zuten Lazkaon martxan. Horrela, garajeren bat erosteko interesa adierazi zuten pertsonekin zerrenda bat osatu zen.

Une hartako erantzun positiboa ikusirik, abian ziren proiektuak idazten amaitu, eta garaje horiek eraiki ahal izateko beharrezko ziren kudeaketa lanak egin dituzte. Bide berean, izena eman zuten pertsona guztiekin harremanetan jartzeko saiakera egin du Udalak aurten, orduko asmoak konfirmatzen ziren ziurtatzeko edo ez. Eginiko bigarren erronda honek, orduko norabidea konfirmatzeko balio izan duela jakinarazi dute, eta Gurutze 1-2 gunean garajeak eraikiko balira, garaje horiek erosteko prest legoken erosle kopurua konfirmatu egin da.

lau faseGurutze 1-6 arteko urbanizazioa berritzeko lanak hainbat fasetan banatu ditu Udalak. Gurutzeko dorreen eta Agauntzaren arteko urbanizazioa berritzeko lanak amaitu dira eta orain beste fase berri bati ekingo diote. Hala, Lazkaoko Udalak lehiaketa bateratua egingo du, urbanizazio lanak egin eta garajeak eraikitzeko prest dauden enpresak aurkeztu daitezen. Batetik,● Udalak, urbanizazioa berritzearen kostu guztiak ordainduko ditu, baina garajeak eraikitzeko kostuei aldiz, aurkezten den enpresak egin beharko die aurre. Horretarako, nahitaezkoa izango da garaje horiek saltzea. Izena emateko baldintzak Lazkaon erroldatuta egotea edo herrian jarduera ekonomiko bat izatea izango dira.

● Garajeen gehienezko prezioa 21.500 euro + BEZ izango da eta lurrazpiko 34 garaje eraiki ahal izango dira. Udalak aurre egin behar dien urbanizazioa berritzearen lanen lizitazio kostua, berriz, 816.635 eurokoa da.

etiquetas: lazkao, gurutze, garajeak


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902