Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aurrekontu parte-hartzaileak, leheneste fasean

Hernanik gaur eta bihar beste bi bilera burutuko ditu dauden 376 ideietatik ehun aukeratzeko

Miércoles, 6 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

HERNANI- Erabaki Hernani 2019 programaren bigarren fasean 376 proposamenetatik ehun lehenesteko ariketan murgilduta dago prozesua. Lehengo astean, bi lan saio egin ziren eta bi bileren artean, 50 proposamen inguru lehenetsi ziren. Irisgarritasun eta elkarbizitza eta berdintasunaren inguruko proposamenak landu ziren.

Aste honetan, beste bi lan saio egingo dira, beste 50 proiektu lehenesteko. Gaur espazio publikoarekin, gazteria eta gizarte zerbitzuekin lotura duten proposamenak aztertuko dira eta bihar hirigintzaz, herri lanetaz, auzoetaz eta kultura eta hezkuntzaz mintzatuko dira, besteak beste.

Bi bilerak udaletxeko Areto Nagusian izango dira, 19.00etan, eta haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902