Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zinema kalean eta ilargiaren argitan Donostiatik mundua aldatzeko

2018(e)ko ekainaren 6a, asteazkena - 18:21etan eguneratua

Galería Noticia

DONOSTIA. Gizarteari urruti ditugun herrialdeetako errealitateak hurbiltzea eta Euskaditik azken 30 urteetan lankidetzarako euskal politiken bitartez sustatutako elkartasuna balioan jartzea dira Ilargi azpian, mundu zabala errealitate anitz ekimenaren aurtengo edizioaren helburuak.

Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundea, nazioarteko lankidetzan jarduten duten 80 GKEk osatuta -horietatik 51 Gipuzkoan-, kalera aterako da lankidetzarako euskal politiken eta erakundearen beraren 30. urteurrena ospatzeko.

Ilargi azpian, mundu zabala errealitate anitz izenburupean, ekainaren 8an (ostirala), 21:30ean, Donostiako Zuloaga plazan, eguzkia sartu eta plazako argiak itzalitakoan, Vestido de novia kubatar film saritua proiektatuko da, aire zabalean. Film horren zuzendaria Marilyn Solaya da, eta 2014an zuzendu zuen. Filma 1994ko Habanan kokatzen da, eta Rosa Elenaren istorioa kontatzen digu. Rosa Elena erizain laguntzailea da, gaixo dagoen aita zaintzen du eta eraikuntza-lantalde bateko buru den ingeniari batekin ezkonduta dago;alabaina, emakumea ez dago pozik bere bizitzarekin, eta senarra ezagutu baino lehen abesten zuen gizonezkoen abesbatzara itzultzea erabaki du. Gizonaren iraganeko sekretu bat argitara aterako da, eta, horren ondorioz, bikotea bizi duten testuinguru matxista eta patriarkal hegemonikoaren egiturazko indarkeriaren lekuko izango da.

Filma proiektatu aurretik, antzerki-animazioa izango dugu, Oihulari klownen eskutik;triki-kalejira baten laguntzaz, bertaratzen diren pertsonei esertzeko gonbidapena egingo diete. Euria egiten badu, filma Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitzan (San Juan 27) emango da.

Aurtengoa Mundu zabala, errealitate anitz sentsibilizazio-jardunaldiaren 16. edizioa da. Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak urtero antolatzen du jardunaldia, munduko hainbat txoko Donostiara ekartzeko eta gipuzkoarrek nazioarteko lankidetzan jarduten duten erakundeen lana ezagutu dezaten. “Bigarren urtez kaleko zinemaren alde egiten dugu, ikus-entzunezko materialak indar eraldatzaile itzela du eta. Hala, fusio bat proposatzen dugu herritarren gai eta kezka sozialen eta hirian horren errotuta dagoen zazpigarren artearen artean”, adierazi dute Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundetik.
Eta aurretik, 18:30etik 20:30era bitartean, Bretxan, hainbat jarduera egingo dira: erakusketak, bidezko merkataritzako postuak, jolasak, triki-kalejira, animazioa, malabarrak, kaleko zinemarako sarreren banaketa...

30. urteurrenaren harira, Euskadiko garapenerako GKEak kalera irtengo dira, herritarrekin biltzeko, 30 urte hauek gure gizartean eta planetako eremu ahulenetan utzi duten aztarna ezabaezina ezagutarazteko. “Ostiralean balioan jarri nahi ditugu, batetik, Euskaditik sustatutako nazioarteko solidaritatea, besteak beste Afrikako, Latinoamerikako eta Asiako herrialde pobretuetan eginiko lankidetza proiektuen bidez. Eta bestetik, gure ingurunean eginiko lana, euskal gizartea sentsibilizatzeko helburuarekin, desberdinkeria horiei, giza eskubideen urraketei, aberasketari eta antzeko gaiei buruz. Agerian jarri nahi ditugu, halaber, herritarrok eskura ditugun alternatiba eta tresnak, pertsona guztientzako mundu justuagoa eraikitzeko", gehitu dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902