Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gobernuak Erretiro Partzialeko Plana eskaini die Funtzio Publikoko sindikatuei

2018(e)ko ekainaren 6a, asteazkena - 18:14etan eguneratua

Eusko Jaurlaritza.

Eusko Jaurlaritza. (Irekia)

Galería Noticia

Eusko Jaurlaritza.

Eusko Jaurlaritzak “Funtzio Publikoaren Mahai Orokor”rean ordezkaritza duten sindikatuei 2019-2020 Erretiro Partzialerako Plana eskaini die, Euskadiko administrazio publikoan, alegia, administrazio orokorrean eta erakunde autonomoetan (Lakua), Hezkuntzan, Osakidetzan eta Segurtasunean, lanaldi osoz lan egiten duten lan-kontratudun langileentzat. Zehazki, akordioak Osakidetzan izango luke eraginik handiena.

Eusko Jaurlaritzak, gaur goizean, funtzio publikoan ordezkaritza duten zentral sindikalei (ELA, LAB, CCOO eta UGT) aurkeztu dien proposamenarekin, 2019ko urtarrilaren 1aren eta 2020ko abenduaren 31ren bitartean, erretiroa hartuko duten 716 pertsonek lortu lezakete onura. Egun horretatik aurrera, 33 urte baino gehiago kotizatu duenak eta hala eskatzen duenak lanaldiaren  % 50 lan egin dezake edo arduraldi hori kontzentratu lanaldi osoa lan eginez, baina bi urtez soilik.

15 MILIOI EURO

Eusko Jaurlaritzak eginiko balioespenaren arabera, proposamen honek, aurrekontuan, 15 milioi euroko eragina izango luke datozen bi urteotan:

  • Administrazio Orokorra eta erakunde autonomoak (Lakua): 58 pertsona, 1,4 milioi euro
  • Hezkuntza: 134 pertsona, 2,9 milioi euro.
  • Osakidetza: 474 pertsona, 9,4 milioi euro.
  • Justizia-administrazioa: 6 pertsona, 127.500 euro.
  • Segurtasuna: 43 pertsona, 1 milioi euro.

ENPLEGU PUBLIKOA SORTZEA

Andrés Zearretak, Funtzio Publikoko Sailburuordeak, esan duenez, “erretiroa hartzen duten pertsona guztiak, txanda-kontratu izenekoen bidez, ordezkatzeko Eusko Jaurlaritzaren konpormisoa jasotzen du proposamen honek”. Lau urtera arteko kontratuak, eta lanaldiaren % 50ean, izango lirateke, edo iraupen gutxiagokoak, bi urtekoak, baina lanaldiaren % 100ean, baldin eta erretiroa hartzen duen pertsonak lanaldia kontzentratzea erabakiko balu”. Horrela, Andrés Zearretak zera gehitu du: “sindikatuei, gaur, eginiko proposamen honen bidez, enplegua sortzen eta plantillak berritzen lagunduko liguke, euskal administrazio publikoan gazteak sartzea ahalbidetuko bailitzateke”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902