Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ostegunean Oilar Jokoa egingo dute Legazpiko Euskal Herria plazan

19.00ETAN HASIKO DA ETA ONDOREN ERROMERIA EGINGO DUTE | Goiz Deia taldeko txistulariekin

Martes, 5 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

legazpi- Ostegunean, Korpus Zor-tzigarren egunean, Euskal Herria plazan, Legazpin mendez mende etenik gabe mantendu den Oilar Jokoa egingo dute. 19.00etan hasiko da.

Joko hau da garai bateko Korpus Zortzigarreneko jaitik gelditzen den ekitaldi bakarra. Suziri festa, dan-tzarien emanaldia eta gainon-tzekoak desagertu egin ziren, baina Oilar Jokoak bizirik dirau.

Jokoaren jatorria ez dago oso argi. Batzuk, Antzar Jokoa bezala, Europatik ekarri zela uste dute. XVIII. mendean zabaldu zela diote. Beste batzuen ustez, ordea, joko hauek lehendik ere existitzen ziren.

XVIII. eta XIX. mendeetan oso hedatua zegoen, baina egun oso toki gutxitan ikus daiteke. Legazpi da ohitura horri eusten dion herri bakarretakoa. Baztanen ere mantentzen da, baina beste modu batean jokatzen dute.

Legazpin herriko plazan egiten da, udaletxe parean. Sokaz markaturiko bide bat egiten dute, pasillo moduan, eta bide horren amaieran oilar bat jartzen dute kaiola baten barruan.

Pasilloaren beste puntan lehiakidea jartzen da, begiak estalirik eta sorbaldan ezpata duela. Agintariaren aginduarekin bat, oilarraren bila abiatzen da.

Zailtasun gehiago izan dezan, bidea sigi-saga markatzen da eta gazteak deskalifikatu egiten dituzte soka ukitzen badute. Festara inguraturiko jendea ibilbidearen inguruan jartzen den hesien atzean biltzen da, parte hartzaileei oihuka laguntza eskainiz. Baina honek ez die askorako balio izaten, txistulari taldeak Tranka-tranka izenez ezagutzen den doinua joaz parte har-tzailea nahastu egiten baitu. Txistuaren soinu eta jendearen oihu artean, parte hartzaileei oso zaila zaie oilarra non dagoen asmatzea.

Parte hartzaileak oilarra dagoen tokira iritsi dela uste duenean, ezpata sorbalda gainetik hartu eta kaiola gainean ezpataz zirkulu bat egin behar du edo ezpataz kaiola ukitu. Lortzen badu, 20 euroko saria eramango du. Aipatzekoa da Tranka-tranka doinua egun horretan bakarrik jotzen dela. Amaitzean erromeria izaten da txistulariekin. - A.Z.

etiquetas: legazpi, oilar jokoa


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902