Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Belen Goya eta Arantxa Eziolaza idiazabalgo Arantxa mertzeria

“Bizitza osoa mostradore atzean pasatu dugu eta guretzako denda berezia da, gure lan eta bizitza da”

Ez dira herri txiki askotan 40 urtean zabalik egon diren dendak. Idiazabalgo Arantxa mertzeria da horietako bat. Arantxak zabaldu zuen eta orain alabak segitzen du

M. Aranburu - 2018(e)ko ekainaren 5a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Belen Goya eta Arantxa Eziolaza, Idiazabalgo Arantxa mertzeria.

Belen Goya eta Arantxa Eziolaza, Idiazabalgo Arantxa mertzeria.

Galería Noticia

Belen Goya eta Arantxa Eziolaza, Idiazabalgo Arantxa mertzeria.

Idiazabal- Duela 40 urte ireki zuen Arantxa Eziolazak bere izeneko mer-tzeria Idiazabalgo herrigunean, Eliza parean. Urteen poderioz jendearen erosteko ohiturak aldatu badira ere, gustura daude dituzten erosleekin eta herriko denda izateaz. Orain, Belen alaba da dendaren arduraduna eta biak egoten dira Arantxa dendako mostradore atzean.

Duela 40 urte ireki zenuen denda.

-Arantxa Eziolaza: Bai, ez naiz oroi-tzen zehazki zein egunetan izan zen baina San Blas jaietarako irekita zegoen. Atzera begira jarrita ikusten dut urte asko pasa direla, azken finean bizitza guztia pasa dut nik eta baita nire alaba Belenek ere mostradore atzean. Pentsa, lehen lau mer-tzeria genituen Idiazabalen, eta orain gu bakarrik gelditzen gara.

Herri erdian dago mertzeria. Abantailak baditu?

-Gauza da lursail hau erosi eta etxeak egin genituela senideok. Ahizpak eta biok bajerak erosi genituen, zerbait egiteko asmoarekin eta halaxe zabaldu genuen denda. Baina gizona gaixotu egin zitzaidan eta bi umeekin gelditu nintzen momentuan ikusi nuen aurrera ateratzeko zerbait behar nuela eta mertzeriari indartsu heldu nion, beharra baizegoen. Gu mertzeria gainean bizi gara oraindik ere, eta beraz, jende asko etortzen zaigu izatez denda itxita dagoenean azken uneko zerbait behar dutelako. Horrez gain, ahoz ahokoak oso ondo funtzionatzen du eta kanpoko herrietatik ere etortzen zaizkigu bezeroak.

Zein produktu aurkitu daitezke Arantxan?

-Belen Goya: egia esan behar bada gauza asko aurkitu daitezke hemen, baina batez ere, jendearen beharretara moldatzen saiatzen gara. Hala, barruko arropetatik hasi, koadernoak, haurrentzako arropa, josteko gauzak, garbiketarako produktuak... guzti horiek daude dendan.

Erosteko ohiturak, dudarik gabe, asko aldatu dira urte hauetan. Zuek ere nabarituko zenuten aldea, ezta?

-B. G.: Bai, dudarik gabe. Gaztetxo asko etorri izaten dira gauzak erostera, baina gero, Internetarekin eta, hortik erosten dute. Normala da, guk ere ulertzen dugu hori, nahiz eta nahiago dugun hona etortzea, noski. Hala ere, haurrak izan ondoren, berriz ere jende asko etortzen da txikientzat arropak erostea.

-A.E.: Beharretara moldatzen joan gara. Horregatik, eskari bidez asko funtzionatzen dugu. Gure denda ez da 40 urtean aldatu, lehen egunean bezalaxe dago eta daukagun guztia agerian dago. Asko izaten dira zerbait eskatzera etortzen direnak eta guk, ahal dela behintzat, eskatzen duten hori ekartzen saiatzeko esfor-tzua egiten dugu.

Bizitza osoa pasa duzue lanean.

-B. G.: ni 14 urterekin hasi nintzen lanean, aita hil ostean. Baina oso gustura egoten naiz hemen, berezia da. Herritarrekiko tratua ere oso ona da eta niretzako, funtsean, denda bat baino askoz ere gehiago da.

-A. E.: hemen pasa dugu bizitza osoa. Gure bizia izan da, baina lana ere bai, eta hala izaten jarraitzea espero dugu.

Gipuzkoatzen

Mendi bat. Eziolaza: Aizkorri. Goya: Txindoki.

Hondartza bat. Biak: Donostiako Kontxa, askotan joaten gara eta.

Paisaia bat. Eziolazarentzako leku berdeak eta Goyarentzako Urbia.

Festa bat. Biak: Donostiako Aste Nagusia.

Txoko gustokoena: Goya: Donostia. Eziolaza: Idiazabal, nire herria baita.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902