Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak hiru foru aldundiei transferentziak egin dizkie

2018(e)ko ekainaren 4a, astelehena - 17:56etan eguneratua

Transferentzia akordioa.

Transferentzia akordioa. (Irekia)

Galería Noticia

Transferentzia akordioa.

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek, gaur, Lehendakaritzaren egoitzan, transferentzien hiru batzorde egin dituzte, aldi berean, hiru lurralde historikoei Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako “Probintzietako Artxibo Historiko” izenekoen kudeaketa eta langileak eskualdatzeko. Bileran, transferentzien hiru dekretuak sinatu dira, eta, aste honetan, aldi berean argitaratuko dira Euskadiko eta lurralde historikoetako aldizkari ofizialetan.

Transferentzien hiru batzorde mistoen bileraren eta sinaduraren buru Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da;batzordeak erakunde bakoitzeko 4 ordezkarik eta Begoña Pérez de Eulatek, Eusko Jaurlaritzako Estatutuaren Garapenerako zuzendariak, idazkari-lanetan eratzen dute.

Eusko Jaurlaritza:

  • Josu Erkoreka, Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua
  • Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
  • Itziar Agirre, Ogasuneko sailburuordea
  • Sabino Torre, Araubide Juridikoaren sailburuordea

Arabako Foru Aldundia:

  • Ramiro González, diputatu nagusia
  • Igone Martinez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatua
  • María Pilar García de Salazar, Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua
  • José Luis Cimiano, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatua

Bizkaiko Foru Aldundia:

  • Ibone Bengoetxea, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua
  • Jose María Iruarrizaga, Ogasun eta Finantzen foru diputatua
  • Lorea Bilbao, Euskara eta Kulturako foru diputatua
  • Aitor Cobo, Finantza, Aurrekontu eta Ondarearen zuzendari nagusia

Gipuzkoako Foru Aldundia

  • Markel Olano, diputatu nagusia
  • Denis Itxaso, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako foru-diputatua
  • Maite Barruetabeña, Araubide Juridiko eta Funtzio Publikoko zuzendaria
  • María José Tellería, Kulturako zuzendari nagusia

LANGILEEN ETA ZERBITZUEN TRANSFERENTZIA

“Probintzietako Artxibo Historiko” izenekoen kudeaketa Espainiako Gobernuak transferitu zion Eusko Jaurlaritzari 2011n, EKren 149.1.28 artikuluari eta Gernikako Estatuaren 10.20 artikuluari jarraikiz. Honako dekretu hauen bidez transferitu zen: 142/2011 Dekretua, ekainaren 28koa, eta 897/2011 Dekretua, ekainaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoari Estatuko titulartasuneko artxiboen kudeaketaren inguruan eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak gehitzekoa.

Harrezkero, Eusko Jaurlaritzak izan du funtsak kudeatzeko ardura, Kultura Sailaren bidez. Aurrerantzean, langileen eta zerbitzuen kudeaketa hiru foru-aldundien eskuetan egongo da:

  • Lanpostuak: 18 funtzionario eta lan kontratuduneko plaza dira: 10 Bizkaian, 6 Araban eta 2 Gipuzkoan.
  • Finantzaketa: urtean 2,86 milioi euro dira eta, aurrerantzean, aldundiek Eusko Jaurlaritzari egiten dioten ekarpenetik kenduko dute zenbateko hori.
  • Ondasun higiezinak eta higigarriak, atxikitako eskubide eta betebeharrak:
  • Araba: Vitoria-Gasteizko Zumakadi ibilbideko 21 zenbakian dagoen eraikinaren erabilera subrogatzen da eta altzari eta ekipo inbentariagarriak eta dokumentu-funtsen kudeaketa eskualdatzen dira
  • Bizkaia: Bilboko Henao kaleko 8 zenbakian dagoen eraikinaren erabilera subrogatzen da eta altzari eta ekipo inbentariagarriak eta dokumentu-funtsen kudeaketa eskualdatzen dira
  • Gipuzkoa: Oñatiko Ibarra Zelati kaleko 4 zenbakian dagoen eraikinaren erabilera subrogatzen da eta altzari eta ekipo inbentariagarriak eta dokumentu-funtsen kudeaketa eskualdatzen dira

Akordioek 2018ko ekainaren 1etik aurrera izango dute atzeraeraginezko efektua.

BALIO HANDIKO DOKUMENTUAK

Bilbon, Vitoria-Gasteizen eta Oñatin daude hiru artxiboak, eta horietako funtsek lurralde historikoetarako interes handiko dokumentu-multzo paregabea eratzen dute:

  • 100 urte baino gehiagoko notario-protokoloak;horrenbestez, “historiko” katalogazioa dute
  • Historiko izaera ez duten baina 25 urte baino gehiago eta 100 baino gutxiago dituzten notario-protokoloak
  • Estatuko ordezkaritzaren eta ordezkariordetzen artxiboak, dagoeneko administrazio-indarraldirik ez dutenak


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902