Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Euskaldun egiten gaituena

Ana. Urkiza - Lunes, 4 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Aurreko asteburuan bi enkontrutan parte hartu nuen. Bata, Karmel aldizkariko urteko bazkarian. Urtean zehar artikulu, iritzi, ipuin edo olerkiren bat idatzitako guztiok Markinan izaten dugun bileran. Aldarte onean pasatu genuen elkarretaratzea eta bazkal ostean, gutako batek, urtero lez, paper kantak atera zituen mahai gainera eta kantuz bukatu genuen arratsaldea. Esku artekoen batean, zera kantatu genuen: Euskara da euskaldun egiten gaituenaezaguna.

Hitzon ostean, minutu batez, kantatzeari utzi nion. Argi zegoen mahai inguru hartan, euskarak egiten gintuela guztiok euskaldun. Ez zegoen eztabaidarako eta zalantzarako tarterik.

Hogeita lau ordu lehenago, ostera, beste enkontru jendetsu batean parte hartu izana nintzen. Bigarren Batxilergoa bukatu duen gure semearen “esker oneko eguna” deitzen den ikastetxeko ospakizunean. Bertan, ikasle bakoitzak eta guztien artean, ikastetxean egindako 16 urteak eskertzen dituzte: ikasitakoa, egindako lagunak, izandako irakasleak, etab. Musikariak izan ziren, dantzariak, aurkezle papera egin zutenak, antzerkia ere bai… eta momentu batean, egun batzuk lehenago bideoz grabatutako filma bat erakutsi ziguten. Bertan, ikasle bakoitzak, kartulina batean, ikasitakoa edo esker oneko hitz bat jarri behar zuen eta kamerari erakutsi. Horrela, guk kartulinetan jarritako hitzak irakurri ahal izan genituen. 107 ikasle izan ziren guztira: 107 mezu. Han irakurri ahal izan genituen friendship, courage, honesty, integrity, resilience, eta antzeko hitz esanguratsuak.

%52 ingelesez, %36 gaztelaniaz, %6frantsesez eta %6euskaraz. Horiexek izan ziren ikasleek urtea deskribatzeko eta esker ona emateko egin zuten hizkuntzaren erabilera.

Karmeleko bazkarian, isilik gelditu nintzenean, zera pentsatu nuen: argi dagoela gure gazteak ez dituela euskarak euskaldun egiten. Beraiek, behintzat, ez dutela hori sentitzen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902