Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Energia Jasangarriaren Europako Astea

2018(e)ko ekainaren 4a, astelehena - 17:05etan eguneratua

(Irekia)

Galería Noticia

Ekainaren 4tik 8ra “Izan zaitez lehena energia garbiaren trantsizioan” izenarekin ospatuko den Energia Jasangarriaren Europako Astearen lehen jardunaldiarekin bat eginez, Energiaren Euskal Erakundeak zenbait ekintza antolatu ditu toki-erakundeek energiarekiko duten konpromisoa aitortzeko helburuarekin eta aurrerantzean hiru Lurralde Historikoetara zabalduko da.

EEEko zuzendari nagusiak, Iñigo Ansolak, arrazoi bikoitza izan du udalerri meatzari hau topaketa burutzeko aukeratzean;alde batetik, teknologia efizienteagoa (led) erabiliz hiriko argiztapen-sistema guztiz berritzeko anbizio handiko proiektua gertutik ezagutzea, eta, bestetik, inguruko udalek energia trantsizioarekiko duten konpromisoa agerikoa egitea. Ansola 20 udalerritako (Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Barakaldo, Enkarterriko Udal Mankomunitatea, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza Harana, Lanestosa, Enkarterri, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Turtzioz, Valle de Trapaga-Trapagaran, Zalla, Zierbena) erakundeetako ordezkari eta teknikariekin zein Enkarterriko eta Ezkerraldeko Meatzaldeko mankomunitateekin elkartu da efizientzia energetikoa zein energia berriztagarriekiko haien parte hartzea eskertzeko. Esker on hori irudikatzeko, Energiaren Euskal Erakundeak sorturiko “Energiaren Bidea- Euskal Energiaren Trantsizioa Udalean ere” bereizgarria jaso dute. Berezigarria pixkanaka-pixkanaka egongo da ikusgai Euskadiko herrien udalerrietako instalazioetan.

Gaur goizean izan den topaketa beste eskualde eta mankomunitateetara zabalduko da energiaren trantsizioaren garapenean duten eginkizunaren garrantziaren berri emateko. Zerbaitegatik hartzen dute parte Euskadiko udalek, mankomunitateek, partzuergoek eta kuadrillek energia berriztagarria eta efizientzia bultzatzeko ekintzetan, modu batean edo bestean. Parte hartze hauek plataformek haien zeregina Energiaren Euskal Erakundearekin (Alkateen Ituna zein Alkateen Itunerantz zuzenduz ituna) koordinatzearen bitartez, EEEk udalerriei urtero eskaintzen dizkien laguntzen bitartez, edo Lurralde Historikoetako Foru Aldundiek Agenda 21 programaren garapenaren bitartez burutzen dira.

Laguntza horiek neurri zehatz batzuetara zuzenduta daude, besteak beste, led teknologia bidezko argiteria publikoaren sistemaren ezarpenari, udalerriko instalazioak ur bero eta/edo berokuntzaz hornituko dituzten biomasa-instalazioen kokapenari, geotermiaren ezarpenari edo gutxiago kutsatzen duten kotxeak erosteari (ibilgailu elektriko, hibrido edo gas-ibilgailuak).

Ortuella: argiztapen efizientearen aldeko apustua

Ortuellako udalak argiztapen publikoa guztiz berritzeko proiektu berria aurkeztu du gaur, non argi-puntu guztiak led teknologiarekin ordeztu diren. Orotara, 2.000 argi-puntu ordeztu dira eta puntutik punturako telekudeaketa sistema txertatu da, horrek esan nahi du sistemak argi-puntu bakoitzaren banakako kudeaketa kontrolatuko duela. Proiektu osoak 958.925 euroko inbertsioa ekarri du. Behin proiektua burututa, itzulkin ekonomikoa egongo da aurrezki energetikoari esker. Izan ere, % 80ko aurrezkia lortzea espero da, 285.668 kWh urtean kontsumituz, eta urtean 38.602 euro gastatuz. Gainera, kale-argi horiek kontsumituko duten argi guztiak iturri berriztagarrietan du jatorria, nahitaezko baldintza baita hori esleipen-kontratua burutzeko.

Energia-zerbitzu batek (ESE) burutu du inbertsioa eta, horrek ekarritako energia aurrezkiei esker, kontratua indarrean dagoen epean berreskuratuko da dirua, hau da, hemendik 10 urtera. Ortuellako udalak EEEren laguntza eta aholkularitza izan du lizitazio prozesu osoan zehar, bai energia-ikuspena idazteko, baita baldintza-pleguak berrikusteko ere.

Energiaren Euskal Erakundearen zereginetako bat energia-zerbitzuen kontratazioak sustatzea da. Kontratazio horien bitartez, enpresa pribatuek energia-efizientziaren zein udalerriko instalazioetan energia berriztagarrien ezarpenaren hobekuntzan inbertitzen dute. Gainera, beharrezko aholkularitza ematen die eskatzen duten udaletxeei.

Aitorpena jaso duten udalerri eta mankomunitateak

Gaur goizean Ortuellan burutu den hitzordura 22 udalerrietako erakundeetako ordezkari eta teknikariak bertaratu dira. Udalerri horietatik guztietatik, energiaren esparruko zenbait proiektu nabarmendu nahi ditugu:

  • Abanto-Zierbena: Argiteria publikoa, eraikin publikoen barne-argiztapen eta klimatizazioa, udaleko flotarako ibilgailu hibridoen erosketa eta energia berriztagarrien sustapena. Alkateen itunaren kidea da.
  • Alonsotegi: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Artzentales: Argiteria publikoa, eraikinen barne argiteriaren efizientzia-proiektua eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Barakaldo: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Balmaseda: Argiteria publikoa, eraikinen barne-argiztapena eta klimatizazioa, udaleko flotarako ibilgailu elektrikoen erosketa eta energia berriztagarrien sustapena udaleko eraikin anitzetan. Alkateen itunaren kidea da.
  • Galdames: Argiteria publikoa, eraikinen klimatizazioa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Gordexola: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Gueñes: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena. Alkateen itunaren kide izateko prozesuan dagoen udalerria.
  • Karrantza Harana: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Lanestosa: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Enkarterriko eta Ezkerraldeko Meatzaldeko mankomunitateak
  • Muskiz: Argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena eta klimatizazioa), udaleko flotarako ibilgailu elektrikoen erosketa eta energia berriztagarrien sustapena. Alkateen itunaren kide izateko prozesuan dagoen udalerria.
  • Ortuella: Argiteria publikoaren sistemaren ordeztea eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Portugalete: Argiteria publikoa, eraikin publikoen efizientzia, udaleko flotarako ibilgailu elektrikoen erosketa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Santurtzi: Argiteria publikoa.
  • Sestao: Argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena eta klimatizazioa) eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Sopuerta: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Turtzioz: Energia berriztagarrien sustapena.
  • Trapagaran: Argiteria publikoa eta energia berriztagarrien sustapena.
  • Zalla: Argiteria publikoa, eraikinak (barne-argiztapena eta klimatizazioa) eta energia berriztagarrien sustapena. Alkateen Itunerantz zuzenduz ituneko kidea.
  • Zierbena: Argiteria publikoa, eraikinen energia-efizientzia eta energia berriztagarrien sustapena.

EEEren laguntzak, udalen babes-tresna

Ekitaldi honetarako 8 milioi euroko aurrekontua duen Energiaren Euskal Erakundearen laguntza programak 800.000 euro Toki Administrazio Publikoari zuzendutako energia-aurrezpena eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektuetara bideratzen ditu. Esparru horretako proiektu energetikoak finantzatzeko funtsezko babes ekonomikoa dakar horrek. Halaber, udalek, mankomunitateek eta EAEko kuadrillek proposaturiko planteamenduen jarraipen teknikoarentzako konpainia eta monitorizazioa eskaintzen du.

2018ko diru-laguntza jaso dezaketen Ekintzen Programek kanpo-eraikinen eta egungo udal eraikinen argiztapenei zuzentzen diren energia-efizientziako ekintzak aurreikusten ditu. Honez gain, klimatizazio eta etxeko ur beroaren ekoizpenaren instalazio proiektuei, zein udal eraikinetako kogenerazio eta ikuskapen energetikoen instalazio proiektuei diru-laguntzak eskaini diezaiekete. Toki-administrazioak ere laguntza-programa horretara bildu daitezke energia-iturri berriztagarriak ezartzeko, hala nola eguzki-instalazio termikoa.

Aurten berrikuntza bat gaineratu da: industrialdeentzako berariazko laguntza bide berri bat. Horri esker, hobekuntza energetikoak sustatuko dira enpresa-zentro horietan, eta 1,5 miloi euro bideratuko dira jarduera horietarako.

Euskal Trantsizio Energetikoaren irudi berria – Energiaren Bidea

Energiaren Euskal Erakundeak Energiaren Bidea izeneko identifikazio-marka berri bat abiarazi du. 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak lortzea zein trantsizio energetikoa garatzea laguntzen duten ekimen guztiak hartuko ditu barnean, bai administraziotik zein kolaborazio publiko-pribatutik sorturikoak ere. Inguruko herrialde garatuak ere erronkan murgilduta daude, karbonizazio baxuko eredu energetiko baten mesedetan.

Trantsizio energetikoari aurre egitea zen Energiaren Euskal Erakundearen motibazioa erakunde bera eratzeko, termino hori orduan normalizatua ez zegoen arren. Erakundeak 35 urte baino gehiago daramatza energia berriztagarriak, efizientzia, eta baliabide propioen aldeko apustua sustatzen, baita gasaren aldekoa ere, prozesu horri aurre egiteko. Izan ere, egunean-egunean euskal energia-sistemak aurrera egiten du kalitatezko horniketa lehiakorra bermatzen duen eredu jasangarri baterako bidean, energia berriztagarrien ekarpen handiago batean eta petrolioaren deribatuen erabilera txikiago batean oinarritua, deribatu horiek gas naturalarekin ordeztuz. Honako helburua betetzeko, ezinbestekoak dira toki-erakundeek duten papera, izan ere, erabakiak hartzen dituztenean, faktore erabakigarriak sar ditzakete efizientzia eta energia berriztagarriak sustatzeko. Energiaren Bidea/Euskal Energia Trantsizioa izeneko markari tokiko eranskin bat gehituko zaio, Udalean ere. Horrez gain, hainbat euskarri gehituko zaizkio bereizgarria ikusgai dagoen toki eta eraikin publikoetan eredu energetikoaren aldeko ekimenak burutu direla agerian jartzeko;besteak beste, biomasa, geotermia, kogenerazioa, eguzki-panel zein panel fotovoltaikoak, argiztapen-efizientzia edo ibilgailu elektrikoen instalazioa.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902