Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Txupinazo txikirako kantaren bideoklipa

Datorren ostiralean 17.30ean grabatuko dute Errenteriako familiek Herriko Enparantzan

Domingo, 3 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Errenteria- Azken urtetan Errenteriako haurrek madalenetako txupinazo txikirako kanta bat sortu nahi dutela proposatu izan dute Jai Batzordean. Eskaera horri erantzuna eman nahian OarsoIrriak taldean lanean hasi ziren. Joan den martxoan dinamika bat egin ondoren, madalenetako haur kantu berriaren letra osatu dute. Geroago, doinuaren eta instrumentazioaren lanketa etorri dira, ahotsen grabaketak eta, azkenik, edizioa.

Kantu berriari, bideoklipa egin nahi diote orain, eta horretarako, jai giroa eta haurren presentzia bermatu nahi dute.

Gainera, OarsoIrriak ekimeneko lagunek adierazi dutenez, garran-tzitsua da herriko familiek urtetan izandako parte-hartzea eta horregatik, herriko sei eta hamabi urte bitarteko haurren familiei gonbita luzatu nahi diete datorren ekainaren 8an, ostiralean, 17.30ean Herriko plazara gerturatzeko.

Bertan, aukera izango dute madalenetako kantu berria ezagutu eta bideoklipan parte har-tzeko. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902