Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Miseria gorena

Xabier. Euzkitze - Domingo, 3 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Benetan asaldagarria eta eskandalagarria iruditzen zait Nafarroan euskararen aurka egiten ari diren gurutzada. Atzo egin zuten manifestazio jendetsua hauspotzeko erabili dituzten arrazoibideak ezin dira gorrototik eta paranoiatik baizik ulertu. Esate baterako: “Si sabes castellano e inglés, estás bien preparado. Si además sabes alemán, mucho mejor preparado. Si además dominas el chino, tu currículum es muy bueno. Pero si sabes euskara, estás discriminando al resto.” Bistan denez, ezin dute jasan euskarak inolako abantailarik ematea Nafarroako administrazio publikoan sartzeko. Burgoskoan balitz, tira!, baina Nafarroakoan! Eta beraiek inor baino nafarrago izateaz harro agertzen dira, horrekin nafarren zinezko izateari uko egiten ari ez balira bezala. Eta jarrera hauen hauspo-emaile nagusi, Diario de Navarra egunkaria.

Ez dira jarrera onargarriak, baina askoz urrunago joan dira. Pachi Mendiburu izeneko kontra-eragile bat dute bozeramaile (Pachi ez dut mespretxuz jarri, berak hala izendatzen du bere burua), eta azken egunotako mozkorraldian honako hau adierazi du: “El modelo D es discriminación;te quitas a los deficientes, inmigrantes y os quedáis los guays”. Urritasunen bat dutenei deficientes deitzeak ederki adierazten du zer nolako urratsak egin dituen Nafarroako eskuin-muturrak gizarte eta integrazio gaietan. Baina formulazioa bera oraindik iraingarriagoa da. Te quitas esaten duena bultzaka ari da. Halaxe dihardu unibertsitateko irakasle honek.

Urrunago joan al daiteke? Ezetz zirudien, baina hara zer nolako eranskailuak atera dituzten manifestaldiaren bezperan: “No es amor, es violación. Navarra dice ¡¡NO!! ¡Basta de agresiones abertzales!” Eta grafikoki lagundu dute: Nafarroako armarria ihesi marraztu dute, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaikoak segika dituela. Marrazkiaren azpian, “¡dejadnos en paz!”. Nafarren botoek hautetsiriko ordezkarien akordio-ahalmenak osatutako gobernua atzerritarren inbasiotzat jotzen dute, baina hori adierazteko ez zaie otu Iruñean bost lagunek bortxaturiko neskaren kasua erabiltzea besterik. Berriz ere beharko dira akordioak, miseria moralaren maila gorena islatzen duten etxekalte hauek boteregunerik gabe uzteko. .


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902