Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BERTAN

‘Matazen’ egitasmora batu da Villabona

Ehunka emakumek lau kilometroko begizta luzea ehundu dute, zatiz zati, parekidetasunaren alde

2018(e)ko ekainaren 2a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Gipuzkoa Berdintasuna Ehunduz proiektuaren aurkezpena.

Gipuzkoa Berdintasuna Ehunduz proiektuaren aurkezpena. (Villabonako Udala)

Galería Noticia

Gipuzkoa Berdintasuna Ehunduz proiektuaren aurkezpena.

Villabona- Amasa-Villabonako Udala Indarkeria Sexistaren Aurkako Matazak ekimenaren Gipuzkoa Berdintasuna Ehunduz egitasmora batu berri da. Herriko Harituz elkarteko ordezkariek ere bat egin dute.

Maite Izagirre alkateak ekimen honekin lan egitea ohore bat dela adierazi du: “Guretzat ohorea da sexu bortizkeriaren aurka eta parekidetasunaren alde lan eta lan ari den elkarte bati agurra ematea udaletxe honetan”. Egitasmo honen harira, Amasa-Villabonan hainbat ekintza egingo dira azaroaren 25era begira eta Eneko Urdangarin zinegotziak azaldu moduan, “mataza horiek ehundu nahi ditugu herrian eta herriko eragileak gonbidatuko ditugu”. Horregatik, azaroaren 17-25eko aste horretan, herriko ikastetxe, denda, kiroldegi eta baita udaletxeari ere beraien balkoi eta eraikinak matazez apaintzeko gonbita luzatuko zaie.

Egitasmo hau 2014an hasi zen, eta azken lau urteotan sortutako begiztak hainbat autonomia-erkidegotan eta Lisboan zehar bidaiatu du. 40 herrialde baino gehiagotako emakumek, zatiz zati, Matazak ekimena ehundu dute, lau kilometro begizta kolektiboa egin arte. Hala esan zuen Isabel Otero Harituz elkarteko lehendakariak: “Topaketa bakoi-tzean sendotu egin dira indarkeriaren aurkako borrokan”. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902