Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Legorretako 40. kros herrikoia gaur egingo dute

Arratsaldean, Korpus eguna ospatzeko, afari-merienda izango dute plazan

M. Aranburu - Sábado, 2 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:04h

legorreta- Korpus eguna ospatuko dute gaur hainbat herritan, eta Legorretan jai giroa izango da nagusi beste urteetan egin duten moduan. Hala, goizean 40. kros herrikoia egingo dute eta arratsaldean, berriz, herritarrak elkartu eta afari-merienda bat egingo dute plazan eguna ospatzeko asmoarekin.

Zapatilak jantzi eta korrika hasiko dute askok gaurko eguna. Lehenengo gaztetxoen txanda izango da eta hauek 10.30ean hasiko dute proba. Helduena segidan hasiko da, 11.30ean eta 7,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek helmugara iritsi baino lehen. Bilkoin, Jota Kea, Pikuk Atletismo Taldea eta Aldapa Haundi elkarteak antolatzen dute krosa Legorretako Udalaren laguntzarekin. Parte-hartze zabala izan ohi du lasterketak;esaterako, iazko edizioan ia 150 pertsonak eman zuten izena eta Aritz Garin eta Maite Arraiza izan ziren garaileak. 24 minutu eta 52 segundu behar izan zituen Garinek eta Arraizak 28 minutu eta 37 segunduan osatu zuen ibilbidea.

Izena ematea, betiko moduan, doan izango da eta gaur, azken unean kros honetan parte hartu nahi dutenek horretarako aukera ere izango dute. Udaletxean bertan egongo da horretarako aukera eta 11.00etan itxiko da izen-ematea, segidan hasiko baita gaztetxoen lasterketa eta ordurako epea moztu egingo dute.

Partaideek Herri Eskolako komunak eta dutxak erabiltzeko aukera izango dute krosa amaitu ostean eta gainera, pilotalekuan hamaiketako eskainiko diete korrika egin dutenei eta loteak ere banatuko dizkiete. Bestalde, sarien zozketa bertan egingo dute. Besteak beste, lasterketan izen-ematea aurrez egin eta lasterketa amaitzen duten guztien artean Legorretako Intsausti jatetxean bi lagunentzako afaria zozkatuko dute. Helmuga lehen igarotzen dutenek ere izango dute garaikurra: emakumezko, gizonezko eta herriko lehenengoek izango dute saria.

Noski, herriko lasterketa honek eragina izango du bertako trafikoan eta Udalak hainbat jarraibide eman ditu arazorik sor ez dadin. Hala, GI-2131 errepidea eguerdiko 11.30etik 12.30era, 3,500 kilometrotik 4,500 kilometrora bitartean ibilgailuen trafikorako itxita egongo dela jakinarazi dute eta ordu horietan bertatik igarotzea ezinezkoa izango da.

ardo banaketaGoizean kirola izango da protagonista eta arratsaldean, ohiturari helduz, Udalak zahagi ardoa eskainiko die herritarrei gaur arratsaldean eta ingura-tzen diren familia, lagun talde eta bisitariek izango dute probatzeko aukera.

Banaketaz gain, ardo dastatze txapelketa ere egingo dute, aurtengoa 29. edizioa izango delarik. Zurrut lagun taldekoak “herrian horren sustraituta dagoen ohitura indar-tzeko” hasi ziren 1989an ekitaldi honen antolakuntzarekin.

Eguraldi iragarpena ona ez denez, karpa bat jarri du Udalak plazan, herritarrek erabilgarri izan dezaten bertan ere mahai eta aulkiak jartzeko. Horrela, espazio txiki bat hartu da krosaren ondoren hamaiketakoa banatzeko eta arratsaldean ardo dastaketa egiteko. Dastaketa hori amaitu ondoren, erabilgarri egongo da espazio hori ere. Horrela, legorretar guztiek elkarrekin jai giroan pasatuko dute Korpus eguneko festa.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902