Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLAK

“Zipreko ligan aritzea abentura profesional bat izan da niretzat eta Europako ‘play off’-ak ezagutu ditut”

Néstor Orozko urnietarra denboraldi honetan Zipreko ligan aritu da prestatzaile fisiko bezala AEK Larnaca taldean. Goi mailako futbola ezagutu du gertutik. Bertako Kopa irabazi dute eta Europan jokatzeko postuetan amaitu dute

Aitziber Muga - 2018(e)ko ekainaren 2a, larunbata - 06:04etan eguneratua

Néstor Orozko

Néstor Orozko

Galería Noticia

Néstor Orozko

Urnieta- Nola bizi izan zenuen koparen finaleko partidua?

-Final batek dauzkan osagai guztiekin: izugarrizko giroa, bi taldeen zaleak bertan daude, presio pixka bat ere baduzu, eta ilusio handiarekin. Ondo bukatu zen, irabazi egin genuen eta ospakizunak bertan izan ziren. Ilusio asko, irrifar asko eta alaitasunez bizi izan genuen.

Grezia eta Turkiako zaleak su-tsuak dira, Zipren ere hala gertatzen al da?

-Pasio askorekin bizi dute Zipren ere futbola. Oso muturrekoak dira emai-tzen aldetik;irabazten duzunean oso ona zara, baina galtzen duzunean guztiz kontrakoa da. Horrek ere kirolari xarma ematen dio eta pasio hori ondo bideratuta polita da.

Pasio horren bi aldeak ezagutzeko aukera izan duzu denboraldian.

-Denetariko emaitzak izan ditugu. Ligan ondo hasi ginen, baina erdialdean porrot eta berdinketa batzuk izan genituen eta lehenengo klasifikatuekin genuen distantzia handitu egin zen. Hor taldearen helburuak berbideratu behar izan genituen. Orduan Kopa eta Europa League-ean sartzeko postuak helburu bezala finkatu ziren eta helburu horiek behintzat lortu ditugu. Ondo bukatu dugu.

Lehenengo aldia izan da goi mailako futbolean eta Europa mailan aritu zarela?

-Nire esperientzia arloan lehenengo aldia izan da Europakoplay offbat jokatzen dudala. Klubak baditu bere historian zehar hainbat pasarte non horrelako kanporaketak jokatu dituzten eta baita klasifikatu ere. Nire esperientziarako ikuspuntu bezala oso-oso polita da, herri desberdineko futbola bizitzen duzu;bidaiak egiten dituzu, nahiz eta neketsuak izan askotan, asko gauetan egiten baitira;baina oso polita da kanporaketak direlako, etxean eta kanpoan jokatzen duzulako eta saria oso handia delako. Oso positiboa da esperientzia hori.

Nola suertatu zitzaizun Ziprera joateko aukera?

-Imanol Idiakezekin dudan harreman pertsonalagatik. Berarekin denboraldi bat egin nuen Real Unionen 2010-2011an uste dut, eta bere lehenengo urtean Zipren eskaintza batekin deitu zidan. Ezin izan nuen, momentu horretan hezkuntza publikoan lanean ari nintzelako eta ez zidaten eszedentzia eman. Baina, zorionez, denboraldi honetarako berriro eskaintza luzatu zidaten eta denbora gehiagorekin eszedentzia lortu nuen eta gauzak konpondu nituen.

Lehenengo aldia da kanpoan egon zarela?

- Horrelako esperientzia profesional bat kontutan hartuta, bai. Nire ikasketak kanpoan burutu nituen, Madrilen ikasi nuen lizentziatura. Baina hau abentura profesional bat izan da: bakarrik joan naiz, Europako beste puntara, ingelesez aritu behar izan dut eta lizentziaturan ikasitakoa aplikatzeko aukera izan dut. Hortxe zegoen erronka, baina uste dut ondo atera dela.

Ingelesez hitz egin duzu, baina euskaraz ere pixka bat.

-Bai, Imanolen etxean euskaraz hitz egiten da eta Ander Murillorekin ere euskaraz hitz egiteko aukera izan dut bakarrik geundenean. Egia da gaztelaniaz ere hitz egin dugula, hamar jokalari penintsulakoak zirelako.

Nola izan da hango jokalariekin harremana?

-Nik gertutasuna eskaintzen duen pertsona bat naiz. Hasiera batean hizkuntza, bakoitzaren ohitura ezberdinak..., baina gero lanean hasita ezagutzen zaituzte eta lortu dut ni naizen pertsona izaten.

Nola hartu zuten etxean Ziprera joateko erabakia?

-Etxean nire ilusioa ikusi zuten eta hezkuntza publikoaren aukera galtzen ez nuenez, aurrera joateko esan zidaten.

Nolakoa da Zipren bizitza?

-Diferentzia handiena klima da. Hona etorri naizeanean jertsea jan-tzi dudan lehenengo aldia da azkeneko zortzi hilabetetan. Udan hango beroa eta hezetasun erlatiboa oso altua da eta neketsua da, bizimodua baldintzatzen dute. Baina, urtean zehar oso erakargarria da.

Eta hurrengo denboraldirako zein egitasmo dituzu?

-Momentu honetan Larnacarekin kontratua bukatu dugu. Imanolek eskaintza bat jasotzen badu aintzakotzat hartuko nauela esan dit, baina ez dugu konpromisorik.

Gipuzkoatzen

Txoko bat. Urretxuko Antiguatik dauden bistak

Paisaia bat. Ondarretatik hasita eta Alde Zaharrean amaituta, Donostiako badia.

Mendi bat. Adarra.

Hondartza bat. Zarauzko hondartza, askotan joan naiz lagunekin.

Festa edo ospakizun bat. Iritsi bezain pronto Urnietako Gazte Festak izan ziren.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902