Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Andatzatik Aiarako XI. Igoera egingo dute bihar

Egun osoan zehar motor soinuak entzun ahal izango dira herri inguruan

Ane Roteta - Viernes, 1 de Junio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Igoeraren antolatzaileak eta Aiako alkatea, Nekane Arrizabalaga.

Igoeraren antolatzaileak eta Aiako alkatea, Nekane Arrizabalaga.

Galería Noticia

Igoeraren antolatzaileak eta Aiako alkatea, Nekane Arrizabalaga.

Aia- Giro aparta nagusituko da bihar, egun osoan zehar, Aiako inguruetan, eta motor soinuak eta musika izango dira protagonista. Izan ere, Aiako XI. Igoera egingo dute egunean zehar, baina gauean Akelarre talde mitikoaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute aiarrek.

Ostegunean egin zuten Andatzatik Aiarako igoeraren aurkezpena, eta prentsaurrekoan azaldu zutenez, ia 50 partaide arituko dira Lagun Artea Eskuderiak antolatutako proban. Gipuzkoako eta Euskal Herriko Mendi Txapelketetarako baliagarri izango da ekitaldia.

Arkaitz Iruretagoiena antolatzaileak zehaztu zuenez, Aitor Zabaleta eta Asier Bidaburu dira faboritoak monoplazen atalean, eta Bruno Scherer eta Iñigo Olabegogeaskoetxea, berriz, turismoetan.

Motor soinuak goizean hasiko dira entzuten Aiako herrian;izan ere, 9.30etik 11.30era bitartean egingo dira egiaztatze teknikoak. Hala, errepidea 13.00etan moztuko da, eta lehenengo mangak eguerdiko 14.00etan hasiko dira.

Automobilismoaren zaletuek, beraz, asteburu zoragarri bat pasa-tzeko aukera izango dute Aiako aldapetan, eta hori dena posible izateko, antolatzaileek ikusleei eskatu zieten leku seguruetan kokatzea, eta komisarioek emandako jarraibideak ere betetzea, “proba hau arazorik eta ustekaberik gabe igaro dadin”.

Nekane Arrizabalaga alkateak, bere aldetik, proba hau herrigunean “oso errotuta” dagoela azpimarratu zuen, eta zentzu horretan, “antola-tzaileen nahiz parte-hartzaileen maila ikaragarria dela” iritzi zuen.

Horretaz gain, asteburu honetan Aian izango den giroa oso polita izango dela nabarmendu zuen, eta beretzat ere horrelako egun bat herrian ikustea “oso ederra eta pozgarria” dela adierazi zuen.

Izan ere, behin motor hotsak isilduta, musikak hartuko du protagonismoa Aian, eta luxuzko kontzertu batez gozatzeko aukera izango dute aiarrek. Akelarre talde mitikoaren emanaldia izango da Lardizabal eskolako parkinean antolatutako karpan, 00.00etatik 2.30era. Hori baino lehen, Gari eta Iñaki trikitilariak izango dira (22.30), eta Akelarreren ondoren dj Bullen emanaldia izango da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902