Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Ongi etorri eskolara’ proiektua landuko dute Andoainen

Udalak eta ikastetxeek aniztasun kulturala eta honek sortzen dituen abantailak ikusarazi nahi ditu

2018(e)ko ekainaren 1a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Parte-hartzaileak proiektuaren aurkezpenean.

Parte-hartzaileak proiektuaren aurkezpenean. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Parte-hartzaileak proiektuaren aurkezpenean.

aNDOAIN- Andoaingo Udalak Ongi etorri eskolara proiektua garatu du herriko ikastetxeekin batera. Eskolan aniztasun kulturala eta honek sortzen dituen abantailak lantzeko proiektua da, kulturarteko eredu pedagogikotik lantzen dena eta eskola komunitate osoaren inplikazioa bilatzen duena.

Ikastetxeekin elkarlanean landu den plana da aste honetan jendaurrean aurkeztu dutena. Agerraldian izan dira Ana Carrere alkatea;Esti Mujika Kultura eta Hezkun-tza zinegotzia;Ana Sanz Gizarte Zerbitzuetako arduraduna;Maite Petrikorena Ondarreta ikastetxeko zuzendaria;Aitor Iriondo Aita Manuel Larramendi Ikastolako zuzendaria;Mertxe Zapirain La Salle-Berrozpe ikastetxeko zuzendaria;eta proiektua kudeatzeaz arduratu diren Lola eta Dorleta Elkarrekin-eko kideak.

Ongi etorri eskolara proiektuak berdintasunezko bizikidetzan, familia guztien inklusio prozesua aurrera eramaten lan egin nahi du, baita euskara eta euskal kultura aukera modura ikustarazten ere, eta horretarako hainbat lan-ildo markatu dituzte. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902