Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Ormaiztegiko ekain kulturala ekintzaz beteta dator

Gaur hasi eta hilaren amaiera bitartean 18 ekintza egingo dira;tartean kontzertu eta azokak

2018(e)ko ekainaren 1a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Ormaiztegiko Ekain Kulturalaren kartela.

Ormaiztegiko Ekain Kulturalaren kartela.

Galería Noticia

Ormaiztegiko Ekain Kulturalaren kartela.

ormaiztegi- Ekintzaz beteta hasiko dute Ormaiztegin ekaina. Eguraldiak oraindik asko lagun-tzen ez badu ere, egitarau oparo eta zabala antolatu du bertako Udalak. Hilabete batez, mota guztietako ekintza kulturalez osatutako egitaraua izango da, besteak beste, Kulturarteko Gastroazoka, Gure Sor Lekuaren Bila dokumentalaren proiekzioa, Musikale Jaialdia, Ardo dastaketa gidatua, eta Bertako ekintzaile eta artisauen Azoka izango dira. Guztira 18 ekintzak hartuko dute Ormaiztegiko ekain kulturala.

Gaur hasiko dute hilabete hori eta lehenengo ekintza 22.00etan hasiko da. Gure Sor Lekuaren Bila dokumentalaren proiekzioa izango da Eliza atarian. Bihar, berriz, 17.00etan, Eskola Urbeltz Pilotalekuan arku erakustaldia egongo da eta 19.00etan Muxika Plaza Karpan tortila pintxoak eta edariak jarriko ditu salgai Urmaiz abesbatzak;euro eta erdi eta euro batean, hurrenez hurren. Igandean bertako ekintzaile eta artisauen azoka egingo dute. 10.00etan emango diote irekiera eta 14.30ak arte egongo da zabalik. Hala, bertako ekintzaileekin hitz egiteko aukera egongo da eta egiten dituzten lanak ezagu-tzekoa ere bai. Eliza atarian jarriko dute azoka.

Datorren ostegunean, hilak 7, musikale jaialdia izango da eta larunbatean, erreka eguna. Erreka garbiketa egingo dute auzolanean. Ekintza nabarmenen artean dago ekainaren 17an egingo den Kulturarteko gastroazoka. Herriko kultur aniztasuna gastronomiatik abiatuz ezagutzeko topagunea izango da Ormaiztegi. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902