Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Historia jardunaldiak gaur hasiko dira Mutrikun

Xabier Irujo historialariak ‘Genozidioa Euskal Herrian’ hitzaldia eskainiko du arratsaldean Zabielen

2018(e)ko maiatzaren 31a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Xabier Irujo Ametzaga, filósofo, filólogo, historiador y profesor de la Universidad de Nevada.

Xabier Irujo Ametzaga historialaria. (Oskar Montero)

Galería Noticia

Xabier Irujo Ametzaga, filósofo, filólogo, historiador y profesor de la Universidad de Nevada.

mutriku- Mutrikuarrek eta hurbileko historia ezagutzeko interesa duten guztiek Udaleko Kultura sailak antolatzen dituen Historia jardunaldien edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute datozen asteotan. Aurtengoan hiru hitzaldi eskainiko dira eta denak Zabiel kultur etxeko areto nagusian egingo dira, 19.00etan hasita.

Edonola ere, aurtengo Historia jardunaldiei hasiera ona emateko Xabier Irujo historialari ezagunak Genozidioa Euskal Herrian izeneko hitzaldia eskainiko du gaur.

Programaren bigarren saioa, berriz, ekainaren 7an burutuko da. Egun horretan Leyre Arrieta historialariaren txanda izango da eta Hemen Euskadi Irratia, eusko erresistentziko gudarien deiaizeneko hitzaldia eskainiko du.

Eta aurtengo Historia jardunaldiak borobiltzeko Borja Aguinagalderen hitzaldia izango da ekainaren 14an. Historialari honekZabiel kultur etxea eta garaiko gizartea gaia jorratuko du.

Udalak mutrikuar guztiak gonbidatu nahi ditu antolatutako hitzaldietara gerturatzeko. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902