Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Europako Ingurumen Sarien Euskadiko irabazleak ezagutu dira Donostian

2018(e)ko maiatzaren 31a, osteguna - 16:40etan eguneratua

(Irekia)

Galería Noticia

A&B Laboratorios de Biotecnología, Iberdrola, Ternua Group, Ekolber eta Lanteko Berria izan dira 2018ko Europako Ingurumen Sarien Euskadiko irabazleak. Sari horien bidez, negozioen bideragarritasun ekonomikoa eta ingurumenaren babesa arrakastaz konbinatzen dituzten erakundeak aitortzen dira. Horretarako, enpresek ekoberrikuntzak ezartzen dituzte kudeaketaren arloan, prozesuetan, produktu eta zerbitzuetan, enpresen arteko lankidetzan edo ekonomia zirkularrean.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolak eman ditu sariak, Donostiako Kursaal Jauregian egin den sari-banaketan. Ekitaldira Euskadiko sektore ekonomiko nagusietako ehunka ordezkari bertaratu dira.

Schaeffler Iberia, Gomavial Solutions, Sistemas Urbanos Drenaje Sostenible, Ekonek eta Eco-REC enpresei, gainera, accesit bana eman diete Iñaki Arriolak eta Ingurumeneko sailburuorde Elena Morenok.

Sariak banatu ondoren, hau nabarmendu du sailburuak: «Europako ekonomia, eta, beraz, Euskadikoa, ekoizpen- eta kontsumo-eredu jasangarri, karbono gutxiko, baliabideen erabilera efizienteko eta lehiakor bateranzko trantsizioan murgilduta dago. Eta halako trantsizio batek aukera ematen du gure ekonomia eraldatzeko eta Euskadirentzako onura berriak sortzeko».

Sariak Europako Batzordeak sustatzen ditu bere estatu kide guztietan, eta 23 hautagaitza aurkeztu dira aurtengo deialdira. Horiek guztiek parte hartuko dute Biodiversidad Fundazioak estatu-mailan antolatzen dituen sarietan. Guztira 78 hautagaitza aurkeztu dira, Euskadiko 23 hautagaitzak barne. Saria eskuratzen duten 12 enpresek aukera izango dute Europako sarietan parte hartzeko.

Europako Batzordea da sarien antolatzaile nagusia, eta estatu kideen lankidetzarekin, erakunde baimendunen bidez antolatzen dituzte sariak herrialde bakoitzean. Espainiaren kasuan, Biodiversidad Fundazioa da erakunde antolatzailea. Hala ere, Euskadi da sarien atal espezifiko bat antolatzen duen autonomia-erkidego bakarra. Eusko Jaurlaritzaren bidez antolatzen da, duela bi hamarkadatik.

2001ean sarien lehen deialdia egin zenetik, ehun euskal enpresak baino gehiagok aurkeztu dute hautagaitza sarietara, eta Espainiako ataleko sarien % 25 lortu dituzte, baita Europako ataleko sari bat ere, produktuen kategorian.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902