Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzungo ikastetxeetara oinez joateko egitasmoa martxan da

Bide seguruak markatu dira Altzibar, Iturriotz eta Ugaldetxo auzoetatik

Aitziber Muga - Miércoles, 30 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Hainbat haur Oinbusean parte hartzen.

Hainbat haur Oinbusean parte hartzen.

Galería Noticia

Hainbat haur Oinbusean parte hartzen.

Oiartzun- Elizalde Herri Eskolara, Elizalde Institutura eta Haurtzaro Ikastolara ikasleak oinez eta bide seguruetatik heltzeko, lehengo astetik ikasleak taldeka ikastetxera oinez joateko egitasmoa, Oinbusa, martxan dago. Udalak, Mendi Ingurumen sailaren eta udaltzaingoaren bidez eta ikastetxeekin elkarlanean, bide seguruak markatu eta susta-tzeko lanketa egin du.

Altzibar, Iturriotz eta Ugaldetxo auzoetatik bide seguruak markatu dituzte ikastetxeetara. Ibilbide horietan, elkartze-puntuetan seinaleak ere jarri dituzte, gainera Oinbusen planoak ikastetxeetako webguneetan ikus daitezke. Bide seguruak markatzeko, Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Institutuko DBHko ikasleen laguntza izan du Udalak.

Oinbusaren helburua ikasleak hezkuntza zentroetara oinez joateko ohitura sustatzea da. Mugikortasun ohitura iraunkorrak eta osasuntsuak bultzatu nahi dituzte, azken urteetan ikastetxeetara autoz joateko joera nagusitu baita. Honez gain, Oinbusarekin bestelako helburuak ere indartzen dira: haurren autonomia eta bizilagunen arteko harremanak sustatzea, esaterako.

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleen Oinbusak guraso bolondresekin jarri dira martxan. Era berean, adin-tarte horretako ikasle helduenak txikiagoen ardura hartzea ere bultzatu nahi dute, haurren autonomia indartzeko. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak, berriz, autonomoak direnez, ikastetxera oinez euren kabuz joatea bultzatu nahi dute. Oinbusaren ideia eta bide seguruak azaltzeko, Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Institutuko ikasle ordezkariekin lanketa zuzena egin dute.

Udaletik ohar baten bidez gogorazi dutenez, 2008-2009 ikasturtean Oinbusa programa martxan egon zen Oiartzunen, guraso bolondresen laguntzarekin. Helburua, ikasturte bukaera honetan berriz martxan jartzea izan da, ikasle eta guraso oiartzuarren ohiturak etorkizunari begira aldatzen hasteko. Udalak ziurtatu duenez, datorren ikasturtean, kurtso hasieratik funtzionatuko du Oinbusak.

Haurtzaro EgunaDatorren larunbatean Haurtzaro Ikastolako Eguna ospatuko da egitarau zabal batekin.

8.00etan suziriak botako dituzte eta LH3 mailatik gorakoentzako ginkana hasiko da. Goizean zehar eskolaz kanpoko jardueren emanaldiak izango dira eta 12.00etan ekitaldi ofiziala egingo dute, baita Periko Sanromani omenaldia ere.

Bazkaldu ondoren, tailerrak, pailazoen emanaldia eta apar festa izango dira, besteak beste.

etiquetas: oiartzun, oinbus


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902