Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur amaitzen da Lazkaon kiroldegiko bazkidetzen epea

2018-2019 denboraldiko bazkidetza berritzeko, aldatzeko edo baja emateko azken eguna izango da

Miércoles, 30 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Joxemiel Barandiaran kiroldegiko kanpoko igerilekua.

Joxemiel Barandiaran kiroldegiko kanpoko igerilekua.

Galería Noticia

Joxemiel Barandiaran kiroldegiko kanpoko igerilekua.

lazkao- Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiko bazkide-tza berritzeko epea gaur arte egongo da irekita. Hala, bazkidetza berritu nahi dutenek, baja eman nahi dutenek, ordainketa helbideratu nahi dutenek edo bazkidetza mota aldatu nahi dutenek azken eguna izango dute tramite horiek egin ahal izateko. Halako aldaketaren bat egin nahi dutenek kiroldegian bertan jakinarazi beharko dute, eta bertan emango zaie informazio gehiago.

Bestalde, kuota honen ordainketa kontu korronte bidez helbideratuta duten guztiei uztailaren 2an kobratuko zaie. Helbideratuta ez duten bazkideek, berriz, uztailaren 1era arteko epea izango dute ordainketa hori egiteko. Ordainketa egiterakoan, Joxemiel Barandiaran kiroldegiko bazkidetza dela adierazi beharko da ordain-agirian eta ondoren, agiri hori kiroldegian aurkeztu beharko dela azaldu dute Lazkaoko Udaletik.

Bestalde, gogorarazi nahi izan dute familia bazkidetzaren barruan ikasle edo langabe egoeran egoteagatik, 18 urtez gorako seme-alabak sartu ahal izateko, aldez aurretik egin behar dela eskaera, eta beharrezko agiriak kiroldegian aurkeztu beharko direla.

Tarifei dagokionez, esaterako, helduek urteko bonoa 146,95 euro ordaindu beharko lukete, eta udakoa, bestalde, 101 euro. Hauek udako igerileku estalgabea barne izango lukete, baina hala nahi ez duten helduek 112,15 euro ordaindu beharko dute kiroldegiko urte osoko bazkidetza. Estaligabeko igerilekuak ekainaren 9tik aurrera egongo dira irekita eta bertako bonoa bakarrik hartu nahi duten helduek 56,25 euro ordaindu beharko dute, gazteek 28, familiarra 82,10 eta jubilatuek, berriz, 61,40 euro. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902