Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Brinkolako antzerki taldea omenduko dute larunbatean

Euskarazko lanak antzeztu zituzten, bi arotan: 1942tik 1945era eta 1957tik 1970eko hamarkadara

Asier Zaldua - 2018(e)ko maiatzaren 30a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Brinkolako Beainola antzerki taldearen bigarren aroko aktoreetako batzuk, Migel Iturbe apaizarekin.

Brinkolako Beainola antzerki taldearen bigarren aroko aktoreetako batzuk, Migel Iturbe apaizarekin.

Galería Noticia

Brinkolako Beainola antzerki taldearen bigarren aroko aktoreetako batzuk, Migel Iturbe apaizarekin.

legazpi- Larunbatean Brinkolako Antzerkiaren Eguna ospatuko dute, Arriurdin auzo elkarteak antolatuta. Helburua Legazpiko auzo honetako Beainola antzerki taldea omentzea da. Talde hau frankismo garaian sortu zen eta euskarazko antzezlanak egin zituen.

Arriurdin elkarteak azken urteetan auzoko bertsolariak omendu ditu (Iñaki Azarola, Bitti Agirre, Jesus Alberro eta Simon Azarola) eta oraingoan antzerki taldea omentzea erabaki du. Taldetik 70 lagun baino gehiago pasa ziren eta Arriurdinek gonbidapena bidali die.

14.00etan bazkaria egingo dute Aitxuri jatetxean (80 lagun baino gehiago elkartuko dira). 18.15ean an-tzerki taldean ibilitakoei omenaldia egingo diete Latxartegi aretoan. Bukatzeko, 19.00etan Segurako an-tzerki taldeak Iragana, lahar eta larrosa lana antzeztuko du. Sarrerak 10 euro balio du.

Beainola taldea 1940ko hamarkadan sortu zen. 1942an apaiz euskaltzalea eta antzerkizalea iritsi zen Brinkolara: Ataungo Felipe Barandiaran (Joxe Migelen iloba). Garai hartan Mariaren Alabak eta Luistarrak kongregazioetan biltzen ziren auzoko neska eta mutil gazteak elkartu eta antzerki taldea osatu zuen. Taldeak Beainola izena hartu zuen, Telleriarteko Martin Ugarte Saletxek proposatuta (Telleriarteko neska-mutilak Brinkolara joaten ziren eskolara, eta auzo horretako gazte batzuk ere ibili ziren taldean).

Hiru urteko ibilbidea egin zuen taldeak eta hiru antzezlan taularatu zituen auzoan bertan, elizako arkupearen gainean zegoen mutilen eskolan: Ehun dukat, Damua garaizeta Iziartxo.

1945ean Barandiaran Brinkolatik joan zen eta antzerkiak etena izan zuen beste apaiz euskaltzale eta an-tzerkizale bat iritsi zen arte: Migel Iturbe ezkiotarra. 1957an iritsi zen Brinkolara. Bigarren aro honetan, taldeak dozena bat urteko ibilbidea egin zuen. Taldeko kideetako batzuk Paskual Zabaleta, Basili Agirre, Jesus Alberro eta Maria Angeles eta Mari Kruz Balerdi ahizpak ziren. Zuzendari lanetan Legazpiko Bizenta Elkoroaristizabal ibili zen.

Hona hemen taularatu zituzten lan batzuk: Aitona eta biloba, Abaroa eta babesa, Denak nire semeak, Osaba, Andre etxea, Doilorra eta Garbiñe. Brinkolatik kanpo ere egin zituzten emanaldiak: Legazpiko Ibai Ondo zineman eta Urretxuko Pasiotarren komentuko aretoan.

Brinkolan eliza ondoan auzotarren bilgune izateko asmoz eraiki zuten aretoan egiten zituzten lanak: an-tzerki areto bezala egokitu zuten, eszenatoki, kamerino eta guzti. Emanaldiak martxoaren 19an izaten ziren, eta bukaeran arkume bat eta bi untxi zozkatzen zituzten.

Azken urteetan auzora etorritako etorkinei tokia egin zieten eta bi lan gaztelaniaz antzeztu zituzten: Los maridos enmgañan cuando van al fútbol eta Cosas de papá y mamá. Garai honetakoak ziren Pablo Santillán, Ana Mari Mariezkurrena eta Begoña Luzuriaga. Taldea, 1970eko hamarkadaren hasieran desegin zen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902