Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Abian da Lazkao Txiki bertso paper lehiaketa

Argi Berri elkarteak ekintza hau antolatzen duen 27. aldia da eta uztailaren 1erako entregatu beharko dira lanak

Martes, 29 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Iazko Lazkao Txiki bertso paper lehiaketako sarituak.

Iazko Lazkao Txiki bertso paper lehiaketako sarituak.

Galería Noticia

Iazko Lazkao Txiki bertso paper lehiaketako sarituak.

ordizia- Bertsolaritza eta idazkera elkartuz, 27. aldiz abian jarri du Ordiziako Argi Berri elkarteak Lazkao Txiki bertso paper lehiaketa. Ohiko moduan, hiru maila egingo dira eta sariak ere hala banatuko dituzte. Bestalde, dagoeneko bidali daitezke lanak eta uztailaren 1a izango da horiek aurkezteko muga.

Mugarik ez du sormenak, eta horregatik, parte-hartzaile guztiek nahi adina bertsopaper bidaltzeko aukera izango dute. Gaztetxoen mailan, bertsopaper bakoitzean gutxienez bi bertso eta gehienez lau idatzi beharko dituzte. Gazte eta helduek, bestalde, gutxienez zortzi bertso idatzi beharko dituzte eta gehienez ere hamabi.

Gaztetxoenentzako gaia jarri du elkarteak, eta aurtengoan Asko maite zaitutizango da. Gazteen eta helduen mailan, berriz, gaia librea izango da eta norberak ikusi beharko du zein hariari heltzen dion. Neurria eta doinua, baina, guztientzat libreak izango dira, bakoitzak ondoen datorkiona aukeratu ahalko du.

Gaztetxoen mailan 13 urte artekoek parte hartu dezakete, gazteen mailan 14 eta 18 urte artekoek (2018an gutxienez 14 urte eta gehi-enez 18 betetzen dituztenentzat) eta helduen mailan 1999an edo lehenago jaiotakoek izango dute lekua.

Lehiaketaren partaideek Argi Berri elkartera bidali beharko dituzte lanak: Gipuzkoa kalea, 15 behea. 20240 Ordizia. Posta elektronikoz ere bidaltzeko aukera badago eta bide hau hartu nahi dutenek aitor-c@aek.org helbidera bidali beharko dute. Bestalde, zalantzaren bat edo informazio gehiago behar dutenek 649 011 262 zenbakira ere dei dezakete eta bertan Aitor Calvillo Argi Berri elkarteko kideak erantzungo dizkiete nondik norakoak. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902