Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Badator E3 2018

Mundu mailako bideo-jokoen biltzar garrantzitsuenaekainean izango da, Los Angelesen. Aurten ere aurkezpenugari eta interesgarriak ekarriko ditu ekimenak.Bideo-jokozaleentzat galdu ezinezko zita

XABIER CALVO - 2018(e)ko maiatzaren 28a, astelehena - 14:10etan eguneratua

Badator Nintendo Switch

Badator Nintendo Switch

Galería Noticia

Badator Nintendo Switch

URTERO bezala, ekainaren erdialdean egingo da Los Angelesen munduko bideo-jokoen biltzar nagusia den E3. Aurten ekainaren 12tik 14ra bitartean egingo da, Hollywood Paladiumen. Ohitura den bezala, konpainia desberdinek hitzaldiak emango dituzte aurreko egunetan, joko berriak aurkeztuz, eta aurretik aurkeztutakoei buruzko informazio gehiago emanez. Doako sarrera izango duen FanFest gune bat ere izango da eta bertaratzen direnek jokoak probatu, musika entzun eta beste jokalari edo sortzaileekin harremanetan jartzeko aukera izango dute.

Egunez eguneko agendari begiratuz, hauexek dira zita garrantzitsuenak: EAren aurkezpena ekainaren 9an izango da. Ohitura zaharrak jarraituz, FIFA 2019 aurkeztuko dute. Ziurrenik erakutsiko duten joko bat Anthem izango da, hurrengo urterako espero dena. Eta Battlefield berri bat erakutsiko duten zurrumurruak ere hor daude.

Ekainaren 10ean Microsoften txanda izango da. Kasu honetan, Crackdown 3 jokoari buruz gehiago jakingo dugu, baita Ori and the Will of the Wisps jokoaren nondik norakoak ere. Baliteke Halo 6 jokoa ere aurkeztea, baita Forza berri bat ere. Horren ostean, Bethesd-aren aurkezpena izango dugu. Une honetan ez dakigu zer proiektu daukaten esku artean, baina aukera handiak daude The Elder Scrolls VI (Skyrim-en ondorengoa) izateko ustekabeetako bat. Ikusiko dugu hala izango ote den.

Hurrengo eguna, ekainaren 11, indartsu dator. Lehenengo, Square Enix-en txanda da. Kingdom Hearts III-ri buruzko informazio berria emango dute, ziurrenik, baita Final Fantasy VII Remake jokoarena ere. Shadow of the Tomb Raider eta The World Ends With You: Final Remix ere bertan izango dira.

Ubisoften aurkezpena izango da ostean. Just Dance 2019 eta Beyond Good and Evil 2 izango dira bertan. Eta agian Assassin’s Creed berri bat ere. Noski, joko berrien aurkezpenak ere ez dira faltako. PC Gaming Show-ren aurkezpenak hartuko du lekukoa, segidan. Aurkezpen honetan PCrako jokoei buruzko informazio berria jaso ohi dugu. Txikiagoak izan ohi dira, baina beti agertzen da zerbait interesgarria.

Eguna Sonyren aurkezpenarekin amaituko da. Spiderman-en joko berria erakutsiko digute. Agertzeko aukera handiak dituzten beste jokoak The Last of Us 2 eta Ghosts of Tsushima dira. Ziur egon Kojima ere bertan izango dela Death Stranding jokoa aurkezten ere.

Nintendok egingo du azken aurkezpena, ekainaren 12an. Hemen izango dira bidean dauden Yoshi, Fire Emblem eta Super Smash Bros berriak. Horiez gain, Pokemon berriari buruzko informazioa ere espero da.

Beste hainbat joko ere presente egongo dira. Spyro Reignited Trilogy eta Metro Exodus jokoez ari gara, adibidez. Baliteke tartean ere Call of Duty berri bat ere agertzea. Espero den beste joko bat Cyberpunk 2077 da. Aurkezpenez gain, biltzarrean zehar joko berriak agertuko dira. Gainera, agertu diren guztien gameplay-ak ikusteko aukerak izango ditugu. Zalantzarik gabe, aurten ere oso itxura ederra dakar E3 azokak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902