Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Usaimen zorrotza

Ana. Urkiza - Lunes, 28 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Beti bezala, herrialde aurreratuetan egin dituzte ikerketak. Guri, emaitzak gurean nola egokituko liratekeen asmatzea dagokigu.

Politikariez, oro har, hain atsekabetuta bizi garen garaiotan, ondoko ikerketa hau burutu dute: ezkerreko alderdien eta alderdi moderatuen buruzagiek erabiltzen dituzten argumentarioak jaso eta hiritarrei ahoz aldatuta eman zaizkie aditzera, hau da, ezkerrekoen argumentarioak moderatuen buruzagiaren ahotan jarrita eta, alderantziz. Bada, hiritarrei, aldaketa eginda ere, beren buruzagiaren argumentarioak iruditu zaizkie onargarrienak eta defendagarrienak. Bat egin dute aurkariaren argumentuekin beren buruzagiaren ahotan entzunez gero.

Baina ikerketa berean, beste azterketa hau ere egin dute: bai alderdi bateko zein besteko hiritarrak ausaz aukeratu eta aste betean, besapean oihal bat dutela ibiltzeko eskatu diete, bertan izerdia jasotzeko. Gero, oihalak hartu eta ausaz aukeratutako beste hiritar talde bati oihalak usaintzeko eskatu zaie. Hiritar bakoi-tzak berarekin bat datorren usaina duen oihala aukeratu behar izan du (bere ustez antz gutxien duena edota eramangarria egiten zaio usaindun oihala). Eta ia guztiek, beren alderdiarekin bat datorren pertsonak erabilitako oihalak aukeratu omen dituzte.

Zer pentsatua eman dute ikerketok. Lehenengoari dagokionean, berdin al zaigu zer esaten duten politikariek, ustez guk bezala pentsatzen dutenek esaten duten bitartean? Zer da beraz, politikaren ahotik entzuten duguna? Zer da “guk bezala” pentsatzea?

Eta, bestetik, arrazoitik eta argumentarioetatik urrun dagoen usaimena al da traizionatzen ez gaituen zentzumen bakarra?

Laster, alderdikide guztiak elkarri usnaka ikusiko omen ditugu han eta hemen… nork traizionatuko dituen eta nork ez ezin asmatuta…

Gazteak, bada, horretara prestatu beharko ditugu: argumentarioak aztertzera bainoago, besapeko animalia usainak antzematera.

etiquetas: ana urkiza


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902