Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Udaltzain laguntzaile bat kontratatuko dute

Oriok lanaldi osorako langile bat behar du udaldirako, eta eskaerak hilaren 8ra arte aurkez daitezke

A.R. - Domingo, 27 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Orio- Orioko Udalak udaltzain laguntzaile bat kontratatuko du aurtengo udaldian, ekainean zehar hasi eta irailaren 9ra arte lan egiteko. Udalak jakinarazi duenez, kontratua lan-zuzenbideko erregimenean egingo da, denboraldi baterako eta lanaldi osorako.

Deialdian parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da gutxienez 18 urte izatea, eta gehienez, 35 urte eduki ahal izango dira. Bestalde, euskaraz hitz egiten jakitea ezinbestekoa izango da, lanpostuari dagozkion fun-tzioak egoki bete ahal izateko neurrian, eta euskarazko ahozko proban, nahitaez, 2,1eko puntuazioa lortu behar da gutxienez. Horretaz gain, bi mailako gidabaimena izan beharko da.

Lanpostua lortzeko azterketari dagokionez, hiru azterketa egin beharko dituzte hautagaiek: batetik, euskarazko ahozko proba;bestetik, test teorikoa;eta azkenik, proba praktikoa.

Lehen azterketa bost minutuko elkarrizketa labur bat izango da, baina EGA maila edo baliokideren bat dutenek ez dute azterketarik egin beharko. Test teorikoan, berriz, zirkulazio-seinaleei buruzko eta bide-segurtasunaren inguruko ezagupenak baloratzeko galderak egingo dituzte, eta proba praktikoan txosten edo atestatu bat idatzi beharko da.

Eskabideak aurkezteko epea bihartik ekainaren 8ra bitartean egongo da zabalik eta udal bulegoetara jo beharko da. Bertan emango den eskaera-orria bete beharko dute interesatuek, titulazioak behar bezala akreditatuz. Bulegoetara astelehenetik ostiralera goizeko 8.30etik eguerdiko 14.30era joan daiteke.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902