Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiko Udalak urarekin zegoen arazoa konpondu du Nuarben

Beizamako ur depositotik bideratu da ura auzora eta bertako depositoan ere egokitze lanak egin dira

Domingo, 27 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

azpeitia- Udalak Nuarbeko bizilagunek urarekin urteetan izan duten arazoari irtenbidea eman dio eta “gaur egun Nuarbeko etxe guztietara ur garbia eta kalitatezkoa iristen da”.

Udaletik azaldu dutenez, “Nuarbek bere ur deposito propioa du, eta ez dago sare nagusira lotuta. Horregatik, arazoa depositoan egon zitekeelakoan, Beizamako ur depositotik bideratu da ura auzora eta depositoan bertan egokitze lanak egin dira”. Era berean Nuarbeko ur hoditeria nagusia “garbitu, purgatu eta egokitu da”. Ur zikinen arazoari irtenbidea emateko 97.000 euro bideratu ditu Udalak.

Bestalde, nuarbetarrek eskatutako bus geltokiak ipini ditu bi noranzkotan eta horietara iristeko irisgarritasuna bermatu eta abiadura mugatuko duten zebra bideak margotu ditu. Horretarako 72.000 euro bideratu ditu. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902