Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zarautzen belardiak zaintzeko kanpaina abiatu da

Spot bat prestatu du Udalak eta marmitak jarri dira Talaimendi inguruan

Ane Roteta - 2018(e)ko maiatzaren 27a, igandea - 06:03etan eguneratua

Jesus Arana eta Gloria Vazquez zinegotziak, Talaimendin jarritako marmiten ondoan.

Jesus Arana eta Gloria Vazquez zinegotziak, Talaimendin jarritako marmiten ondoan.

Galería Noticia

Jesus Arana eta Gloria Vazquez zinegotziak, Talaimendin jarritako marmiten ondoan.

Zarautz- Gure inguruko belardiek ingurumen aldetik duten balioa azpimarratzeko eta herritarrek eta bisitariek lur horiek zain-tzeko eta errespetatzeko kanpaina abiatu berri du Zarauzko Udalak. Hala jakinarazi zuten ostiralean Gloria Vazquezek eta Jesus Aranak, Ingurumeneko eta Landa Garapeneko zinegotziek, hurrenez hurren, Talaimendi eremuan egindako prentsaurrekoan.

Izan ere, Talaimendiko belardiek bisitari asko hartzen dituzte urte osoan zehar, eta are gehiago udaberri eta uda aldean. Beraz, denen artean eremua zaintzeko eta errespetatzeko kanpaina martxan jartzea erabaki du Udalak, baina ez zonalde hori bakarrik, inguruko belardi guztiak baizik. Hala, prentsaurrekoan azaldu zutenez, kanpainaren baitan bi ekimen abiatu dituzte;batetik, Erlo Telebistan ikusi ahal izango den spot bat prestatu dute;eta, bestetik, Talaimendiko belardietan marmitak jarri dituzte, lehen sektorearentzako eremu berdeek duten garrantzia azpimarratzeko. Vazquez zinegotziak azaldu zuenez, “prestatu dugun spot horretan belardiek duten balioak zeintzuk diren azaltzen saiatu gara, eta horretaz gain, baserritarren funtzioaren garrantzia helarazi nahi izan dugu. Bestalde, marmitak jarri ditugu lehen sektoreari ikusgarritasuna emateko”. Zentzu horretan, Aranak zehaztu zuen garai batean esnea garraiatzeko erabiltzen zirela marmitak: “Esnea behietatik dator eta, azken finean, behi horren elikagai nagusia belarra nahi dugu izatea. Animalia horiek osasuntsu elika-tzeko beharrezkoa da belardiak zaindu eta errespetatzea, eta marmitak erabili ditugu mezu hori zabaltzeko”. Guztira, sei marmita jarri dituzte Talaimendiko inguruetan, euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsez.

Bestalde, ingurumen aldetik belardiek duten garrantzia azpimarratu zuen Vazquezek: “Eremu hauek biotopoan daude sartuta eta babestuta daude. Hemen dugun biodibertsitatea oso garrantzitsua da, eta bertan dauden espezie batzuk ere babestuta daude. Hortaz, beharrezkoa da zonaldea errespetatzea eta ez zapaltzea. Hori eginez gero, lurra kaltetu daiteke, eta baserritarren bizimodua mantendu nahi dugu, baita beraien behiak eta animaliak ondo elikatuta egotea ere”.

Landa Garapeneko zinegotziak, bere aldetik, agintaldi honetan baserritarren lana balioan jartzeko esfor-tzu berezia egiten ari direla jakinarazi zuen, baserritarrek ekoiztutako produktuen jatorria belardietan baitago. “Zonalde berdeei buruz hitz egiten dugunean, kontuan izan behar dugu baserrietatik gure mahaietara etortzen diren produktuak lortzeko funtsezkoa dela animalia horiek ondo elikatzea”, adierazi zuen Aranak. Beraz, mezu argia zabaldu nahi izan zuen: “Inguru hauetan benetako altxor bat dugu, ingurumen aldetik eta gure baserritarrentzako oinarrizko eremuak direlako. Zaindu eta errespeta dezagun guztion artean”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902