Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hiria, dantza agertoki bihurtua

Ekainaren 22an, 23an eta 29an Lekuz Leku jaialdiarenXIV. edizioa egingo da Bilbon. Hiru egunez, dantzaketa arkitekturak bat egingo dute ikuslegoarekin.Nerea Martinezek ‘Biraka’ pieza eskainiko du

ANE ZABALA - 2018(e)ko maiatzaren 27a, igandea - 16:19etan eguneratua

Nerea Martinezen obra euskal dantzaren eta garaikidearen hausnarketan zentratzen da. BORJA PRECIADO

Nerea Martinezen obra euskal dantzaren eta garaikidearen hausnarketan zentratzen da. BORJA PRECIADO

Galería Noticia

Nerea Martinezen obra euskal dantzaren eta garaikidearen hausnarketan zentratzen da. BORJA PRECIADO

LEKUZ Leku jaialdiaren barruan, ekainaren 29an, Biraka ikuskizuna eskainiko da. Nerea Martinezen dantza ikuskizuna euskal dantza tradizionalen eta dantza garaikidearen antzekotasunen eta desberdintasunen gaineko hausnarketan oinarritzen da. “Euskal kulturarekin, haren historia eta lengoaiarekin elkarrizketa koreografikoa egitea eskatzen dit senak. Horretarako, ikuskizun honetan, tradizioaren elementuak erabili dira, lengoaia koreografiko garaikideren bitartez berregituratzeko”, azaldu du Martinezek piezaren inguruan.

Portugaleten jaioa, Elai-Alai euskal dantza eta musika taldean hasi zen dantzan Martinez. Ana Rosa Tercerorekin trebatu zen Dantza Klasikoan, eta Matxalen Bilbaorekin, aldiz, Dantza Garaikidean. “Txikitatik dantzatu ditut euskal dantzak. Dantza garaikidearekin eta baletarekin hasi nintzenean pentsatu nuen ikerketa bat abiatzea dantza tradizionala eta garaikidearen artean”. Ikerketa dantzaren formatik abiatu zuen Martinezek, izan ere, bere esanetan, euskal dantzetan “hanketan birtusismoa dago, baina gerritik gora ez dago mugimendurik”. Gerritik gorako mugimendua landu nahi zuen, beraz.

Hortik dator ikuskizunaren izenburua: gerritik gorako mugimenduak eta gorputza biraka jarri nahi izan ditu Martinezek. 2016an abiatu zuen ikerketa, bi diru-laguntza izan ditu ikuskizuna sortzeko, zeina BAD jaialdian estreinatu zen. Pieza sortzerakoan dantzariaren oinak ezkutatzen saiatu da, eta gerritik gortako mugimenduak lantzen. “Horretarako, jantzitegi berezia sortu dute Monica Lavandera diseinatzaileak eta Babel Studiok”, nabarmendu du. Gainera, ikuskizunean erabiltzen dituen elementu guztiak eraldatzen dira: “esaterako, hankak ezkutatzeko erabiltzen dudan gona gero gerriko bilakatzen da”.

Zuzeneko musikak markatzen du erritmoa obra honetan, eta horretarako txalaparta aukeratu du Martinezek, “instrumentu tradizionala delako, perkusioa delako eta bat batean jotzen delako. Gainera, urteetan eboluzionatu duen instrumentua da, dantza bezala”. Txalaparta “inprobisazioa” da Martinezen ustez, momentuarekin erlazioa du, “momentuan sortzen da dena”, gehitu du. Biraka ikuskizunean Argibel Euba eta Eneko Uribe izango dira txalaparta jotzen. Eszena zuzendaritzan Matxalen Bilbao egon da.

LEKUZ LEKU JAIALDIA Jaialdiaren barruan, ekainaren 29an, Bizkaia aretoan eskainiko da Biraka ikuskizuna. Ondoren, uztailaren 21ean, Santimamiñeko kobazuloetan eskainiko dute, eta ondotik baita Malaga eta Mexikon ere. Lekuz leku jaialdiaren kasuan, dantzak eta paseatzaileek topo egingo dute Bilbon. Guggenheimen inguruetan, La Fundicion aretoan eta EHUko ekitaldi aretoan izango dira emanaldiak. Sorreratik helburu berdina izan du jaialdiak;dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana gerturatzea, lan koreografikoak hiri-inguruneetara eramatea. La Fundicion aretoak antolatuta, 12 konpainiaren saioak izango dira hiru egunez. Japonia, Italia, Granada, Bartzelona edo Euskal Herriko taldeek 11 pieza eskainiko dituzte itsasadarraren ertzetan, elementu arkitektonikoen mugan, eta paisaia piezaren parte bihurtuz, betiere.

Ekainaren 22an Krego Marinek irekiko du jaialdia Moliendo cafe piezarekin, Guggenheimen parean. Bego Cregok 1990eko udan sortu zuen ikuskizuna, Ines Uriarte eta Cristina Quijerarekin batera. Orain, 27 urte geroago, Krego-Martin Danza konpainiak pieza berreskuratu du, egokitu eta kalera ateratzeko. Ondoren, Montón de Paja &Trigo taldearen txanda izango da. Jarraian Sitios y lugares pieza eskainiko du Lasala taldeak. Eguna bukatzeko, Madrileko Carla Diegok Plangere pieza eskainiko du.

Larunbatean, hilak 23, Abandoibarra inguruan lau pieza ikusteko parada izango da. Euskal Herritik Kolorearekin konpainiak Habrá que ponerse cachas lana eskainiko du Guggenheim inguruan, 19:00etan. Japoneko Atama to kuchi-k Inverted Tree pieza eskainiko du. Bartzelonako La Intrusak Billie Jean taularatuko du. Pieza honek nork bere burua erakusteko eta gainontzekoen kontuetan kuxkuxean ibiltzeko obsesioaren eta ziurrenik erabat perfektua ez den pribatutasun bat gordetzeko eta ezkutuan mantentzeko beharraren arteko muga estuan sakontzen du. Ondoren, Patricia Gurrerok Utopía como proceso eterno eskainiko du. Eguna bukatzeko, tailerrak izango dira;besteak beste, publikoak Lindy Hop dantzatu ahal izango du, Helena Golaben eskutik. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902