Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzunek gehiago birziklatu du 2017an

Ontzi arin eta kartoi eta paper gehiago bereizten dute herritarrek ondoko bizilagunek baino

2018(e)ko maiatzaren 26a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Oiartzun- Aste honetan, Oiar-tzunen hondakinak atez ateko gaika biltzen hasi zirenetik zortzi urte bete dira eta 2017an Oiartzunen bildutako ontzi arinen eta papera eta kartoiaren balantzearen berri eman nahi izan dute.

Ecoembesek egin duen azterketatik bi ondorio nabarmentzen dira: batetik, oiartzuarrek inguruko herrietako bizilagunek baino ontzi arin eta paper eta kartoi gehiago bereizten dutela eta kalitate handikoa dela bereizten den hondakin mota, izan ere, %12 baino ez dira inpropioak.

Ontzi arinei dagokienez, guztira, 347.620 kilo jaso ziren iaz (2016an baino %9,34 gehiago), herritar bakoitzeko 34,2 kilo. Bizkaian 15 kilo baino ez du bereizten herritar bakoitzak;Araban, 20 kilo eta Gipuzkoan, 28 kilo. Papera eta kartoiari dagokionez, 2017an, guztira, 395.380 kilo jaso ziren, hots, aurreko urtean baino %4,37 gehiago, herritar bakoitzeko 38,9 kilo. Kasu honetan ere, oiartzuarrek gainerakoek baino askoz gehiago bereizten dute: Gipuzkoan 15 kilo biltzen da herritar bakoitzeko eta Araban eta Bizkaian 13 kilo baino gutxiago herritar bakoitzeko. - A.M.

etiquetas: oiartzun, birziklatu


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902