Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
EKONOMIA

Urola Kostako ekintzaileen lana ezagutzera ematea da Ekitenen xedea

Udal Elkartearen Enpresa Sustapen Zerbitzuaren ekimena da honako programa

Oihana Prado - 2018(e)ko maiatzaren 26a, larunbata - 14:04etan eguneratua

Ekiten Jardunaldietako irudia.

Ekiten Jardunaldietako irudia. (UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA)

Galería Noticia

Ekiten Jardunaldietako irudia.

Urola Kostako Udal Elkartearen Enpresa Sustapen Zerbitzuko ekimena da Ekiten, Enpresari eta Ekintzaileen Ekosistema. Bailarako (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) ekintzaile eta enpresarien proiektuei bultzada ematea du helburu, “gure eskualdeari onura ekonomiko eta soziala ekartzen baitiote”, azaldu dute ekimenaren arduradunek.

Eskualdeko ekintzaileen lana azaleratu eta ezagutzera emateaz gainera, beren arteko harremana sustatu eta laguntza eta baliabideak eskaintzeko xedea du, izan ditzaketen beharrei erantzuteko. Horretarako ekintzaile eta enpresariei elkarrizketak egin eta sare sozialen bitartez plazaratu dituzte (Facebook, Twitter, Instagram). Horrez gainera, haien arteko harremanak sustatu eta haientzako baliagarriak diren topaketak eta elkartzeko tailer eta jardunaldi desberdinak gauzatzen ari dira.

Azken urteotan, 1.000 lagun baino gehiagok jo dute Enpresa Sustapen Zerbitzura

Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta babesa jaso du “enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren” baitan.

Aspaldidanik bultzatzen dute ekintzailetza Urola Kostako Udal Elkartetik: “Duela 17 urte, enpresa berriak sortzeko laguntza zerbitzua jarri genuen martxan. Udal Elkarteak, eskualdearen ongizatearen bultzatzaile izanik, beti izan du argi autoenplegua laneratzeko era baliagarria dela eta negozio berriek onura eta aberastasuna dakarkiotela eskualdeari, hauek baitira azken finean ekonomia mugitu eta lanpostu berriak sortzen dituztenak, hots, aberastasun iraunkorra eta pertsonen ongizatea bermatzen dutenak. Eta administrazio publikoari dagokio enpresa berrien sorrera bultzatu eta errazteko bultzatzaile izatea eta dinamizatzaile lana egitea”, adierazi du Maider Ibarbia Enpresa Sustapen Zerbitzuko arduradunak.

Aholkularitza eta baliabideak Enpresa Sustapen zerbitzuak era askotako zerbitzuak eskaintzen dizkiete ekintzaileei, besteak beste: autoenplegurako orientazio eta informazioa;enpresa sortzeko aholkularitza eta laguntza;ideia garatzeko eta enpresa kudeaketari buruzko prestakuntza;enpresa kudeatzeko gaietan kontsulta zerbitzua, diru-laguntzen informazioa;eta espazio eta baliabideak (ekiten gunea, ekitaldi aretoak edo enpresagune enpresa haztegia).

Urte hauetan zehar 1.000 lagun baino gehiago pasa dira zerbitzutik eta 400 enpresa baino gehiago sortu dira zerbitzuaren laguntzaz. Informazio gehiago: www.ekiten.org, www.urolakosta.eus eta 943890808 telefonoan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902