Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sustraiak taldeak Euskal Herri osoko dantzekin ikuskizuna egingo du gaur

Hazparne, Lizarra, Agurain, Iurreta eta Hernani “bisitatuko” dituzte Latxartegi aretotik atera gabe

2018(e)ko maiatzaren 25a, ostirala - 06:03etan eguneratua

legazpi- Legazpiko Sustraiak dantza taldeko kideek Dantza bira ikuskizuna eskainiko dute gaur, 22.00etan, Latxartegi aretoan. Txirrindulari itzuli bat izango balitz bezala, Euskal Herriko bost herri bisitatuko dituzte, bertako dantzak erakusteko. Sarrera librea izango da, aretoko eserleku guztiak bete arte.

Euskal Herriko dantza itzuli honek prologo bat, lau etapa eta atseden eguna izango ditu. Prologoa Legazpin izango da. “Oso gogor ez hasteko eta ondo berotzeko asmoarekin, zinta moztu aurretik dantzatu ohi den Agurra dantzatuko dugu”.

Lehenengo etapan Legazpitik Hazparnera joango dira (128 kilometro). Bertan, Iparraldeko lau dantza eskainiko dituzte: Hegi, Zapatain, Branlea eta Txotisa.

Bigarren etapan, Hazparnetik Lizarrara joango dira (147 kilometro). Nafarroako hiru dantza egingo dituzte: Lantzeko zortzikoa, Olagueko esku dantza eta Larrain dantza.

Araba Hirugarren etapa motzagoa izango da: Lizarratik Agurainera dauden 47 kilometroak egingo dituzte. Arabako hiru dantza egingo dituzte: Gesaltzako San Isidro jota, Txulalai eta Gasteizko zortzikoa.

Laugarren etapan Arabatik Bizkaira joango dira. Aguraindik Iurretara, hain zuzen ere. Herri batetik bestera 65 kilometro bakarrik daude, baina etapa gogorrena izango da. Izan ere, Iurretako Dan-tzari Dantzako sei dantza eskainiko dituzte: Agintariena, Zortziangoa, Banangoa, Binangoa, Launangoa eta Txotxongiloa.

Bukatzeko, Iurretatik Hernanira joango dira atseden hartzera. “Guk ere atsedenaldi jardunaldi bat behar dugu. Nahiz eta gainontzeko itzulietan tartean burutu, gure kasuan biraren amaieran egingo dugu. Egindako lanarekin pozik, atsedena hartzeko leku aproposena aurkitu dugu: Hernaniko sagardotegia. Bertan indarrak berritu eta berriz ere dantzan arituko gara, Fandango eta Arin arinarekin erromeria ospatuz”. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902