Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Gure arazoa

Karmele Jaio - Viernes, 25 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 09:49h

Bizikletan noala, bidegurutze batera heldu eta eskuineko bidetik auto bat datorrela ikustean, gelditu egin naiz eta pasatzen utzi diot. Ez dut pentsatu berak lehentasuna duen edo ez, berarekin talka eginez gero kaltetuena ni izango nintzatekeela pentsatu dut, besterik ez. Oinez noanean ere, zebra-bidea igarotzera noala, ez daukat inolako zalantzarik: autoren bat abiaduran datorrela ikusiz gero, gelditu egiten naiz eta pasatzen uzten diot, nahiz eta ongi dakidan lehentasuna dudala. Bizitzako beste hainbat alorretan gertatzen da: boteretsuenak beti dauka abantaila, eta ondorioz, ahulenak barneratu egiten du edozein gatazkaren aurrean berea dela atzera egiteko ardura. Azken finean, berea dela arazoa, beste batek sortutakoa bada ere. Emakume bat goizeko bostetan diskoteka ilun batera sartu ala ez zalan-tzan baldin badago, eta barruan emakume gutxi daudela eta gehienak gizonak direla jakiten badu, posible da etxera joatea erabakitzea. Libre da, bai, diskotekara sartzeko, baina aldi berean ez da libre, han barruan jasan ditzakeen jazarpenak kontuan hartzen baditu. Hor ere, besteen arazo bat dena, hau da, zenbait jarrera izan ditzaketen gizon ba-tzuena, bere arazoa bihurtzen du emakumeak. Diskotekara sartu ala ez zalantzan dagoen emakumearen adibidea gehiegizkoa iruditzen zaienen-tzako, jakin dezatela Brasilen zenbait sentsore dituen soineko bat sortu dutela emakume batek diskoteka batean jaso ditzakeen jazarpenen kopurua zenbatu ahal izateko, eta emaitzak ikaragarriak izan direla. Hiru emakumek jantzi zuten halako soineko bana eta diskotekan egon ziren ia lau ordutan baimenik gabeko 157 ukitze sufritu zituzten. Argi dago bizitzan ez dela berdin oinezkoa, txirrindularia edo auto gidaria izatea;emakume edo gizon izatea berdina ez den bezala. Gu ohituta gaude boteretsuenari beti pasatzen uzten. Ondo barneratuta daukagu oraindik indarrean dagoen gizon izateko eredu honek eragindako arazoa bada ere, geurea dela azken finean. Gu bizikletan goaz eta askotan gelditu behar gara bidean autoei eta trailer erraldoiei pasatzen uzteko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902