Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
BERTAN

Urnietak bihar emango die hasiera Gazte Festei

Igandera arte musika, dantza, kirola, poteoak, Argazki Rallya eta giro ona izango dira nagusi

Aitziber Muga - 2018(e)ko maiatzaren 24a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Haurrentzako emanaldi bat San Joan plazan.

Haurrentzako emanaldi bat San Joan plazan.

Galería Noticia

Haurrentzako emanaldi bat San Joan plazan.

Urnieta- Bihartik igandera Gazte Festak ospatuko dira Urnietan. Jai-batzordeak jardueraz betetako programa bat osatu du, non ez diren faltako musika, dantza, kirola eta giro ona. Haurren feriak probalekuan ipini dira hiru egun hauetarako eta larunbatean ohiko Argazki Rallya izango da goizean (izen-ematea egun berean Lekaion).

Jaiak 20.30ean hasiko dira udaletxeko balkoitik botako den txupinazoarekin. Dena den, aurretik izango dira zenbait ekintza eguna girotzen hasteko 16.30etik aurrera: 11-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo den Urnieta Challengetalde-jolasa, yinkana eta jolasak herrian zehar Poxta Zaharren eskutik, Apaxi ipuin-kontalaria eta Etxeberri plazan sardina-poteoa, bingoa eta musika. Gauean, ostera, afari tematikoa Euskal artistak Egape ikastolan, eta eguna amaitzeko Matraka elektro-txaranga.

Larunbat goizean Eskola Kiroleko Benjamin Festa ospatuko da kiroldegian 9.30etik aurrera. Bestalde, Potxin eta Patxin Hondartzaikuskizuna izango da txikientzat Zubitxo plazan 12.00etan. Ordu berean Poxta Zaharrek antolaturiko poteoari emango zaio hasiera eta 14.00etan bazkariak hartuko du lekukoa. Arratsaldean berriz, kirola gustuko dutenentzat alebin eta infantil mailako txirrindulari eskolen txapelketa jokatuko da herrian zehar eta horretaz gain, San Joan plazan Zumbaton eta Urnieta Warrior proba izango dira Wu tao elkartearen eskutik. Haurrentzat ere izango da tartea arratsaldean Reziklator ikuskizunarekin Etxeberri plazan 18.00etan. Bi eta hamabi urte bitarteko umeei modu dibertigarri eta parte-hartzaile batean birziklapenaren garrantzia azalduko zaie. Eta eguna amaitzeko Wilsson &Wilsonetis (Tributo a Fito) kon-tzertua eskainiko dute 23.30ean San Joan plazan.

Igandean Txanbolin txistulari taldeak joko du diana 10.00etan. Puzgarriak eta jokoak egongo dira txikientzat Egape ikastolako jostalekuan 11.00etatik aurrera, eta 12.30ean Txanbolinek kontzertu-dantza emanaldia eskainiko du. Arratsaldean musika jarriko du DJ Mikelek eta haurrentzako tailerrak izango dira San Joan plazan. Ondoren, jaiei amaiera emango zaie.

Udalak jaien programa bidali du etxe guztietara, eta gainera, Udalaren appan eskura dago, baita www.urnieta.eus helbidean ere.

Trafiko mozketakErrepide mozketak izango dira Idiazabal kalean bihar 00.00etatik 2.00ak arte, eta larunbatean 15.30etik 20.30era. Ondorioz, autobus geltoki bakarra izango da Denda Berri zahar-etxeko biribilgunean errepide mozketak dauden bitartean.

etiquetas: unieta, gazte festak


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902