Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLAK

Kiroldegiak udako eskaintza prestatu du

Uda sasoian izango diren ikastaroetan dagoeneko eman dezakete izena zarauztarrek

2018(e)ko maiatzaren 23a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Exterior del polideportivo Aritzbatalde.

Exterior del polideportivo Aritzbatalde.

Galería Noticia

Exterior del polideportivo Aritzbatalde.

Zarautz- Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiak ikastaroen eskain-tza zabala aurkeztu du 2018ko udaldirako. Haur, gazte eta helduei zuzendutako ikastaroak izango dira eta uretako zein lehorreko jardueren artean hautatzeko aukera izango da. Izen ematea astelehenean zabaldu zen, haur igeriketa ikastarokoa izan ezik;hau, ekainaren 4etik aurrera egin beharko da.

Haurrei zuzendutako berrikun-tzarik handiena Udako Kirol Txokoa izango da. Zerbitzu hau astez aste antolatuko da, uztailean zehar, eta 2006 eta 2013 urteen bitartean jaiotako haurrei zuzendua izango da. Lehorreko eta uretako jolas ezberdinak egiteko aukera izango dute haurrek. Horrez gain, igeriketa ikastaro intentsiboak ere eskainiko dira.

2 eta 16 urte bitarteko gazteek ere proposamen berria izango dute: GazteFit Indoor eta GazteFit Ura jarduerak. GazteFit Indoor ikastaroa astelehen, asteazken eta ostiraletan eskainiko da eta jarduera ezberdinak burutuko dituzte gazteek. GazteFit Ura ikastaroa, aldiz, astearte eta ostegunetan izango da eta ondoko ur jolasak, teknika eta aquafitness bezalako jarduerak egingo dituzte

16 urtetik gorako erabiltzaileen-tzat ere eskaintza zabala izango da. Alde batetik, pilates, spinning, zumba, total training eta yoga ikastaroak eskainiko dira, eta, bestetik, igerilekuan, Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia prestatzeko ikastaroak eta aquafitness jarduera eskainiko dira.

Udako eskaintzaren inguruan informazio gehiago nahi duen orok, 943 005 123 telefonora deitu edo kirola@zarautz.eus-era idatzi dezake. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902