Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Floreagak hainbat ekintza antolatu ditu Azkoitian

Ostiralean Kantu jira izango da eta ekainaren 2an haur txikien gurasoentzako esperimentazio saioa

Martes, 22 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

azkoitia- Floreaga salestar ikastetxeak antolatutako XXIX. Kultur jardunaldiek ostiralean izango dute jarraipena, 19.00etatik aurrera erdigunean burutuko den kantu jira batekin, hain zuzen ere.

Ekitaldi horretan ikastetxeko irakasle, guraso, ume eta gaztetxoek parte hartuko dute, “kanturako zaletasunak eta ohiko euskal kantu tradizionalak bat eginez”. Eguraldi txarra balego, saioa “astebete atzeratuko da”.

Edonola ere, datorren ostiraleko kantu jira ez da Floreaga ikastetxeak datozen asteotarako antolatu duen ekitaldi bakarra izango. Eskolatik jakinarazi dutenez, 2015 eta 2016 urteetan jaiotako haurrei eta beraien gurasoei zuzendutako esperimentazio saioa egingo da ekainaren 2an (10.30etik 11.30era bitartean) ikastetxean bertan.

Ekitaldi hori interesa duten guztien partaidetzari irekita egongo da baina bertaratzeko asmoa dutenek izena eman behar dute aurrez (epea datorren ostiralera arte dago irekita ikastetxeko idazkaritzan). Saioaren prezioa 3 eurokoa da eta haur bakoitzeko guraso bat joan egin ahal izango da.

Bestalde, nabarmendu behar da Floreagako LH 3ko ikasleek lehen saria jaso dutela Eusko Jaurlari-tzak antolatutako Safer Internet day bideo lehiaketan. - J.L.

etiquetas: azkoitia, floreaga


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902