Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Turismo Plana 2018-2021 aurkeztu du Zumaiako Udalak

Bisitarien eta bertakoen elkarbizitza bermatzea da sortu berri den dokumentuaren helburu nagusia

Ane Roteta Esti Veintemillas - 2018(e)ko maiatzaren 22a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Turistas San Telmo ermitaren inguruan.

Turistas San Telmo ermitaren inguruan.

Galería Noticia

Turistas San Telmo ermitaren inguruan.

Zumaia- Zumaiako Udalak duela urtebete hasi zuen Turismo Plana osatzeko prozesua, eta TransLokal enpresarekin batera osatu du mapa-orri izango den dokumentua. Hala, guztira, hamar ardatz eta 142 ekin-tzekin osatu da plana, eta dokumentuak jasotzen duenaren arabera, “bisitarien eta bertakoen arteko elkarrekintzari” emango zaio garrantzia.

Modu honetan, kalitatezko turismo jasangarria sustatzea izango du helburu Udalak, eta horretarako, bere identitatea, egitura sozioekonomikoa eta funtzionalitatea galdu gabe, letorkeenari aurrea hartuz eta “saldu baino lehen zaindu” printzipioari eutsiko dio.

Zentzu horretan, zumaiarrak kezkatuta daude natura baliabideen egoerarekin, eta lehen mailan baloratzen dute Geoparkea: “Kalitatezko turismo baten aldekoak dira. Orokorrean, bisitarien etorrera onuragarritzat hartzen da, betiere jasate ahalmena gainditzen ez bada. Bisitariek eragiten dituzten eragozpenen artean, saturazioa, aparkaleku gabezia, espazio publikoaren pribatizazioa eta ingurumenarekiko errespetu falta aipatu dituzte zumaiarrek, eta turismoaren sektorean hobekuntzak ezarri eta berdintasuna bermatzearen alde agertu dira”.

Gauzak horrela, plan honen gakoa elkarbizitza bermatzea da, eta horretarako honako guztiak egitea da asmoa: onurak dakartzaten eta errespetuzko jarrera duten bisitariak erakartzeko jarduerak bultzatzea, naturgunea babestea eta mantentzea, espazio publikoaren erabilera erregulatzea, pisu turistikoen kudeaketa zuzena egitea, trafikoa eta aparkalekua zuzentzea, eta bisitarien beharrei erantzun eta bertakoen ongizatea bermatzea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902