Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Merkataritza bultzatzeko laguntzak, Lazkaon

Lazkaoko Udalak abian jarri du merkataritza eta ostalaritza jarduera berriak sustatzeko diru laguntzak

2018(e)ko maiatzaren 22a, asteartea - 06:03etan eguneratua

lazkao- Lazkaoko Udalak herrian irekitzen diren merkataritza eta jarduera berriei lagun-tza ekonomikoa emango die aurten ere, herrian izaten duten eragina kontuan hartu eta berriz ere, sektore honekin duen konpromisoa nabarmenduz. Hala, Jardu-era Ekonomikoen Gaineko Zergan alta emanda dauden Lazkaoko merkataritza eta ostalaritza jardueren titularrek laguntza hau eskatu ahal izango dute. Baldin-tza bakarra izango da: aurtengo urtean zehar, 2018an, Lazkaon merkataritza edo ostalaritza jarduera bat ireki edo berritu izana, hain zuzen ere.

Irekiera berria izateagatik 250 euroko zenbateko finkoa emango du Udalak. Lokalak egokitzeagatik, berriz, justifikatutako gastuaren %12-ra arteko laguntza eskatu ahalko da, diru laguntza gehi-enez ere 1.000 eurokoa izanik.

Horrelako prozeduretan egin ohi den moduan, laguntza eskaerak Udaletxean aurkeztu behar dira, 2018ko abenduaren 31 baino lehen.

Lazkaoko Udalak 2015-2019 Kudeaketa Planean jasotako helburu estrategikoen barruan kokatzen da herriko merkatari-tza eta ostalaritza sustatzea, bultzatzea eta balioan jartzea. Gauzak horrela, Udalak hirugarren urtez emango du laguntza hau. Herriko merkataritzan eta ostalaritzan nabaritzen den dinamismoari sostengua ematea da duen helburu nagusia, Lazkaoko herritarren eskura zerbitzu eskaintza zabala jartzeaz gain, herriko ekonomia eta enpleguaren garapenean zuzeneko eragina duelako sektore garrantzitsu honek. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902