Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
buruntzaldea

Hernaniarrek 376 proposamen egin dituzte 2019an gauzatzeko

Herritarren kezka nagusienak garbitasun eta hondakinak, kultura eta jarduera fisikoa dira

Aitziber Muga - Domingo, 20 de Mayo de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Herritarrek konpostatze etxola gehiago eskatu dituzte, Karabel auzoan dagoenaren antzekoak.

Herritarrek konpostatze etxola gehiago eskatu dituzte, Karabel auzoan dagoenaren antzekoak.

Galería Noticia

Herritarrek konpostatze etxola gehiago eskatu dituzte, Karabel auzoan dagoenaren antzekoak.

Hernani- Hernani Erabakiparte-hartze prozesuak bere lehen fasea amaitu du eta hiru astetan herria hobetzeko 376 proposamen egin dituzte parte hartu duten herritarrek. Lehenengo fase honetan herritarren kezkak garbitasun eta hondakinen inguruan eta kulturan eta jarduera fisikoan oinarritu dira batez ere.

Orain proposamen horiek guztiak lehenesteko unea iritsi da. Honela, herritarrek eman beharreko hurrengo urratsa Hernanik herri bezala dituen beharren inguruan hausnartzea da. Hau maiatzaren 28tik ekainaren 10era bitartean egingo da. Horretarako zehazteke dauden lau bilera burutuko dira.

Aurrera jarraitzen duten proposamenek teknikariek aztertuko dituzte uda partean, jakiteko egikaritzea posible den, bere aurrekontua kalkulatzeko eta udal eskumenekoak diren ikusteko. Fase hau gainditzen duten proposamenak bozketara pasako dira eta bozkatuenak, 500.000 euro batu arte, datorren urteko aurrekontuan txertatuko dira.

Kultura hausnarketaBeste parte-hartze prozesu bat udazkenetik martxan egon den Hernaniko kulturaren inguruko hausnarketa izan da eta amaierara iritsi da.

Honenbestez, bihar 19.00etan Biteri kultur etxean burutuko den ekitaldi batean emaitza aurkeztuko da. Horrekin batera, aurrera begirako lan-ildoen berri emango da.

Urrian hasitako prozesuak lanketa desberdinak izan ditu denbora honetan. Udazkenean diagnostikoa osatu zen herriko eragile eta sor-tzaileei galdetegiak eginez, gaikako lan-saioen bidez eta dokumentazioa aurkeztuz. Urtarriletik apirilera bitarte, partaidetza prozesu baten bidez, diagnostiko hori abiapuntu hartuta, ekintza-plana garatu zen, hurrengo urteetarako helburuak eta ekintzak jasotzen dituena. Plana sei ardatzetan banatuta dago, eta 36 helburu eta 70en bat ekintza bildu dira bertan. Hurrengo urteetarako lanerako ildo nagusiak biltzen dira planean, hala nola, kultura herri biziaren hauspo izatea;sormenari leku berezia egitea;elkarlana bultzatzea;aniztasuna lantzea;transmisioan eragitea eta azpiegiturak hobetzea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902